Albisteak

 

Etxebarriko bitartekaritza Zerbitzua 2018 an hasi zen. Zerbitzu hau doakoa da, bereziki Etxebarrin erroldatutakoei zuzendua dago etxebizitzen edo lonjen jabeak direnei baita hiri-lurzoru residentzialean dauden profesional, komertzial edo industrialei. Honen helburua Etxebarri Udalerrian elkarbizitza hobetzea da elkarrizketa eta parte-hartzea sustatuz,auzokideen zein komunitate, kulturarteko edo familiarteko gatazkak konpontzeko bideak eginez.

Goiz bada ere urte osoko balantzea egiteko eta ondorio aktiboak ateratzeko, Gizagune Fundazioak (zerbitzua une honetan kudeatzen duen enpresak) guztira 59 kasu atenditu ditu 2019 ko maiatzetik irailera bitartean.

Azpimarratu beharra dago 28 kasuetatik (itxiak eta jarraipena eginda), 15 ek akordio formalak egin dituzte, 3k akordio partzialak, 9 kasu ezin izan dira burutu eta 1 ean ez da akordiorik lortu.

Zerbitzu mota honen eraginkortasuna neurtzea zaila bada ere, adostutako zenbaki hutsak izanik, esan daiteke modu baikorrean baloratzen dela sortutako gatazkei emandako irtenbidea , ondorioz zerbitzuaren garapenak asebete maila nahiko izango duela esan dezakegu.

Gaur egun, auzokidegoak sortutako zaratei lotutako auzokideen arazoak dira zerbitzu honetara jotzearen arrazoi nagusia, bai ekimen propioz bai beste udal-zerbitzu batzuk hala eskatuta, bai Udaldatzaingoak bai Gizarte Zerbitzuek. Neurri txikiagoan, espazio komunak erabiltzeko gatazkak, bai publikoak bai pribatuak, izan dira Bitartekaritzan gehien atenditu diren gaiak.

Zerbitzuak aktibo darrai eta asteazkenetan joan daiteke 10:00etatik 14:00etara Etxebarriko Udaletxera eta hala beharko balitz arratsaldez ere emango liztateke zerbitzua. Aldez aurretik posta elektronikoz hitzordua eskatu behar izango da bitartekaritza@etxebarri.eus helbidean edo telefono honetan: 603 409 275.

Jakin gehiago...