Albisteak

 

1. Zer da Lege eta Lan Aholkularitza zerbitzua?
Lege eta Lan Aholkularitza zerbitzuaren asmoa da lan arloko hainbat gairi buruzko informazioa eta aholkua ematea.
Lan harremanetan aditu diren pertsonek (lan-arloko abokatuak) osatutako lan-taldea izango da gai hauei erantzuna emateko arduraduna.

2. Zein baldintza bete behar dira zerbitzu hau erabili ahal izateko?
Zerbitzua erabili nahi duen orok honako baldintza hauek bete behar ditu:
* Basauri edo Etxebarri udalerrietan erroldatuta egon.
* Lanean edo langabezian egon.
* Lanbiden izena emanda egon (langabetuak).

3. Laneko zein gairi buruz eman ahal didate informazioa eta aholkua?
* Laneko eskubide eta betebeharrak: lege arloa.
* Kontratuak.
* Nominak.
* Lan baldintzak.
* Lan-utzialdiak eta baimenak.
* Kontziliazioa.
* Laneko arriskuen eta istripuen prebentzioa.
* Laneko jazarpena edo mobbinga.
* Hitzarmenak.
* Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).
* Zigorrak.
* Kaleratzeak.
* Enpleguko Erregulazio Espedienteak.
* Lan baldintzen aldaketa unilateralak.

Informazio eta aholkularitza zerbitzutik kanpo geratuko dira:
* Edonolako erreklamazioa edo eskaera prestatu edo aurkeztea.
* Eskari eta prestazioak prestatu, aurkeztu edo tramitatzea.
* Azterlan edo kontu-ikuskaritzak egitea.
* Bitartekaritza edo adiskidetzetan esku-hartzea.
* Atzerritarren Legearekin lotutako gaiei buruzko informazio edo aholkularitza.
* Taldekako informazioa eta aholkularitza.
* Autonomo, enpresa, erakunde, organizazio, elkarte edo entitateei arreta ematea.

4. Nola eskatu Lege eta Aholkularitza Zerbitzua?
Eskaria bete, hemen:

* BASAURI: Behargintza Basauri Etxebarri. Baskonia Kalea, 1. Tlfno.: 94 426 29 99
* ETXEBARRI: CIME C/ Egetiaga Uribarri, 1.
* N.A.N. – A.I.Z. eta DARDE Lanbide (langabetuentzat) aurkeztu behar dira.

 Modelo de solicitud (pdf, 74 Kb)