Albisteak

 

EusTES elkartearen helburuaren baitan eta udalarekin elkarlanean, EusTES ek Etxebarriko gaztetxoekin larrialdi egoeretan nola jokatu ikasteko jardunaldiak antolatu ditu.
Etxebarri  2019ko urriaren 16an.- Prentsa ohar honen bitartez, EusTESek jakinarazten du astebetez jarduerak antolatuko direla larrialdi egoera desberdinak aztertzeko.
EusTES elkarteak , estututuetan jasotzen den bezala, populazioa osoaren osasun-heziketa sustatzeko helburua du. Helburu hauek betetzeko eta Etxebarriko udalarekin sinatutako hitzarmenaren baitan , EusTES ek, prebentzio eta segurtasun astea antolatuko du Etxebarriko Kukullaga ikastetxean 8, 9 eta 10 urteko umeekin, guztira 350 umerekin.

Jarduera hau urriaren 21etik 25era antolatuko da udalaren laguntzarekin, udalak eta udaltzaingoak  baliabide materialak jarriko diitu eta bestetik ikastetxeak espazioak jarriko ditu jarduera antolatu ahal izateko.  Honekin guztiarekin lehen hezkuntzako  3.,4. eta 5.mailakoei zuzendutako prebentzio eta seguratsun astea antolatuko da. Egun desberdinetan eta jarduera desberdinekin, 5. mailako ikasleek BBB praktikak egingo dituzte 21ean ikastetxeko balioanitzeko gelan EusTES eko begiraleekin.

Beste alde batetik, beste ikasle batzuk larrialdi-zerbitzuak ezagutuko dituzte 22an, 4.mailakoek, ikastetxeko patioan egingo den erakusketan. Bertan izango dira Gurutze Gorriko Nerbioi bailarako larrialdi zerbitzuek Oinarrizko Bizi-euskarriarekin ( OBE), Durangaldeko Gurutze Gorria lur orotako ibilgailuarekin eta Bizkiako Foru Aldundiko Suhiltzaileak Basauriko parkeko kamioarekin eta prebentzio-zerbitzuko ofizialarekin. Ume hauek goizean zehar txandaka 5 tailer egingo dituzte, bakoitza 15 minutu ingurukoa eta ezagutu ahal izango dira Gurutze Gorriko bolondresek egingo duten Bihotz-Biriketako Bizkortzea baita suhiltzaileak Basauriko parkeko kamioia erabiltzeko saioa ere. Guztia EusTESeko bolondresek koordinatua.

Bukatzeko, 3.mailako ikasleek, udaletxea bisitatuko dute eta une berean beste talde batek bide-hezkuntza formazioa jasoko du, baita auto istripu baten aurrean nola jokatu ikasiko dute. Jarduera hau 23, 24 eta 25ean antolatuko da udal frontoian.

EusTESeko begiraleek badute euren bizitza publikoan zein pribatuan arlo honekin lotura bat: garraio programatuan lan egiten dute, Garraio ez asistentziala ( GeA), Oinarrizko Bizi-euskarria (OBE), Oinarrizko Bizi-euskarria Erizaintzarekin ( OBEe), Oinarrizko Bizi-euskarri Aurreratua Medikuarekin ( OBEAm) eta Larrialdietarako koordinazio-zentroetan lan egiten duten teknikariak ( LKZ).

Harremanetan jarri nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko bideak hurrengoak dira, guztien artean posta elektronikoa hobesten dugu.

Posta Elektronikoa: prensa@eustes.eus
Telefono-zenbakia: 643840271
Whatsappa: 643840271
Web: www.eustes.eus

Umeei emango zaien motxila.