Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailak (Lanbide) 2019ko Enpleguaren Sustapenerako Tokiko Neurrietarako laguntzen deialdia argitaratu zuen. Deialdi honen arabera, Etxebarriko Udalari 1 eta 2 motatako laguntzetarako 71.448,76 € dagozkio (Enpleguaren eta kontratazioaren laguntzen sustapena).

Etxebarriko udalerriak ez du 3. Motako ezohiko laguntzarik jasoko (Enpleguaren sorreran eragina duten Tokiko garapenerako beste akzio batzuk ) ,izan ere udalerriko langabezia-tasa %11tik beherakoa da. Langabezia-tasa altuko zonaldeei ezarritako protzentaia erreferentzia gisa 2018ko abendua hartu da, Etxebarrin orduan %9,3 langabezia-tasa zegoen eta Bizkaian %11,6 a zen, bitartean Euskadi mailan %10,6 koa zen. Gaur egun Etxebarrin langabezia-tasa % 8,7 koa da.




Kontuan izanik Etxebarriri dagokion kopurua, Udalak Lanbiderekin lankidetzan (Eusko Jaurlaritza)  6 langile kontratatuko ditu %75 eko lanaldiarekin.
- Pertsona 1 kontratatuko da artxibo lanak, dokumentazio-euskarriak, datuen babesa eta elkarreragingarritasuna lantzeko.
Gutxieneko profila: Administrazioa eta Kudeaketa Erdi-mailako Gradua,  Ofimatica ( IT txartela oinarrizkoa)  eta urtebeteko gutxieneko esperientzia.

- Bi pertsona kontratatuko dira (ofizial 1 eta  peoi 1) espazio publikoaren mantentze eta hobetze-lanak burutzeko.
Eraikuntzako-Igeltseroko langile kalifikatu mailako pertsona bat eta eraikuntzako peoi mailako beste pertsona bat.

- 3 Dinamizatzaile kontratatzea 6 hilabetez %75 eko lanaldiarekin udalaren arlo desberdinetarako:
* Digital-Lab Dinamizatzailea
* Ingurumen eta Iraunkortasun Dinamizatzailea.
* Kultura eta Gizarte Ondarerako Dinamizatzailea.
Gutxieneko profila: LH II edo arlo horri lotutako Goi-mailako zikloa. 3. Hizkuntza Eskakizuna Kultura eta Gizarte Ondarerako dinamizailearentzat eta 2. Hizkuntza eskakizuna gainontzekoentzat.

Hautapen-prozesua burutzeko diru-laguntzen deialdian ezarritako irizpideak kontuan hartu behar dira:
o Kontratazio kopuruaren %30 diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten pertsonak izatea.
o Gainontzeko portzentaia talde hauetakoren batekoa izan beharko da: 35 urtekoak edo gutxiagokoak, enplegu eskatzaile gisa 6 hilabetez izena emaniko 45 urte baino gehiagokoak, 55 urte baino gehiagokoak, iraupen luzeko langabetuak, desgaitasunak dituztenak, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak eta genero-indarkeria jasan dituzten emakumeak.
o Gutxienez guztira kontratatutako pertsonen %40 emakumeak izan beharko dira.
o Gutxienez guztira kontratatutako pertsonen %15 lanbiden izena emaniko 55 urte baino gehiagoko langabetuak izan beharko dira. 

Lanbiden profilak eguneratuta izatea gomendatzen dugu, izan ere honako honetan Lanbidek berak bidaliko  baitizkio Udalari lan-eskaintzetan zehazten diren pertsonen profilak.

Info gehiago:
www.etxebarri.eus 
HAZ - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
94 426 7000
haz@etxebari.eus