Albisteak

 

Jarraiak DYA elkarteak bidalitako komunikazio azaltzen dugu.

Gutun honen bidez ofizialki jakinarazi nahi dizuegu ezen Errepidean Laguntzeko Elkarteak (DYAk) diru-bilketako kanpaina berezi bat egingo duela datozen egunotan Etxebarriko bizilagunen artean.

Dakizuenez, gure Elkartea irabaz asmorik gabeko erakunde bat da eta 50 urte baina gehiago daramatza dagoeneko bizkaitar guztion “laguntza-deiak” jaso eta artatzen.

Zerbitzu honen urteko kostua hainbat milioi Eurotan baloratuta dago.

Alabaina, gure zeregin humanitarioarekin jarraitu ahal izateko, gu geu izan ohi gara, aldian behin, gure “sorospen-dei” propioa egitera beharturik gaudenok.

Gure anbulantziek gasolina gehiago behar dute,  gero eta handiagoa da serumaren eta botiken premia, doan eskeintzen ditugun lehen sorospen eta bide hezkuntzako ikastaroak ematen jarraitzeko materiala berritzea beharrezkoa da... Azken finean, norbaitek laguntza  behar duen bakoitzean eta eguneroko  “oraintxe bertan goaz” konpromisoari erantzun ahal izateko, ezinbestekoa zaigu ahalik eta bizkaitar-kopuru handienaren diru-laguntza.

Norberengan baino gehiago, besteengan pentsatzen duten heroi anonimoak behar ditugu. Duda izpirik egin gabe, eskua poltsikoan sartu (eta bihotzean) eta gure probintzia seguruagoa izan dadin, ekimen honetan laguntzeko prest daudenak.

Eta jakin, badakigu, Etxebarriko herrian horrelako jende asko dagoela.

Horrexegatik, gure izenean, eta 1966. urtetik premiarik handieneko egoeretan DYAren anbulantzia hori bat agertzen ikusteko aukera izan duten milaka bizkaitarren izenean, gure eskerrik beroena, aldez aurretik, eskaintzen diguzuen laguntzagatik.