Albisteak

 

Kirol zelaietako eta guneetako langileek aurrera daramaten geldialdiek eta grebek eragozpenak sortzen ari dira Etxebarriko Udal Kiroldegian.

Beraien aldarrikapena sinatzeke dagoen hitzarmen kolektibo berrian jaso beharreko lan baldintza hobeagoak  lortzea da. Oraindik ez dago akordiorik sindikatuen eta patronalaren artean.

Etxebarriko Udalak bilerak eta kontaktuan izan ditu gaztazkan dauden bi aldeen artean  (sektoreko langileak eta enpresa kudeatzailea), eraginak baloratzeko eta ahalik eta azkarren akordio bat lortzeko, Udal kiroldegiko erabiltzaileen artean honek duen eragina dela-eta.  

Udalak enpresari jakinarazi dio zerbitzua eskaintzen ari ez den ordu kopurua batzen ari dela, erabiltzileei 2020ko tasetan beherapenak egiteko.

Etxebarriko Udalak negoziazio hau azkar konpondu dadila espero du, beste neurri batzuk ez hartu behar izateko.