Albisteak

 

Hainbat komunikabidetan agertutako informazioak argitzeko asmoz, eta gardentasuna mantendu nahirik, gobernu taldeak informazioa eman du honen inguruan: legegintzaldiaren lehenengo osoko bilkuran onartu ziren udal taldeentzako diru-laguntza, kalte-ordain eta ordainketak ezartzeko kontuan hartutako irizpideak eta prozesua.

 Jakinarazpena (pdf, 605 Kb)

Eraketa erabakitzeko lehenengo bilkura hartatik hilabete bete aurretik, legegintzaldi berriaren Antolakuntzarako Osoko bilkura egin behar da. Ohiz kanpoko bilkura horretan, hauteskundeen emaitzen arabera Udalak dituen erantzukizunak finkatu behar dira eta, beste gai batzuen artean, alkatearen eta liberatuen soldatak, dietak, udal taldeentzako diru-laguntzak eta abar zehaztu behar dira.

Horretarako, EUDELek (Euskal Udalerrien Elkartea) eta Batzar Nagusiek ontzat emandako erreferentzia batzuk ditugu. 

• Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL) udal taldeentzako diru-laguntza, soldata eta ordainsarien inguruko gomendioak jasotzen dituen eskuliburu bat onartu zuen 2007an, “Udal gobernagarritasunerako akordioa” (lotura), EAJ, PSOE eta Eak une hartan onartutakoa.
• 2013an, Batzar Nagusiek akordio horren zati bat berretsi zuten 5/2013 (lotura) Foru Arauaren bidez, EAJ, PSOE eta EH Bilduren aldeko botoekin.

Akordio horretan alkateen soldataren muga dago markatuta, beste kontu batzuen artean. Eusko Jaurlaritzako Zuzendari eta Sailburuen kasuak hartu ziren erreferentzia moduan:



Zenbat kobratu du Alkateak 2011tik?

1991tik, gobernu taldearen irizpidea zera izan da: EUDELek eta ostean Batzar Nagusiek onartutako proposamenean jasotakoa baino % 10 gutxiago edo kobratzea.

Irizpide hori aurreko urteetan izandako krisi ekonomiko gogorraren ondorioz egokitu zen, eta aurreko bi legegintzaldietan murrizketa are handiagoak aplikatu ziren.

Horren arabera, hemen jaso dira honakoak: zein izan den alkatearen soldata azken 8 urteetan, hurrengo 4 urteetarako proposamena eta murrizketa eta doikuntza planteamenduak sortutako aurrezpenak:



*Erreferentzia izoztuta egon da 4 urtez, krisiagatik, eta 2016tik aurrera joan da eguneratzen, urtez urte. Alkatearen soldata izoztuta egon da agintaldiaren 4 urteetan.

- 2012an, Gobernu taldeak alkatearen soldata jaistea erabaki zuen. Gainera, Gabonetako aparteko ordainketa ez kobratzea erabaki zen.
- 2015-2019 legegintzaldian erabaki zen berriz ere Alkateari soldata murriztea. % 21etik gorako murrizketa ere aplikatu izan zaio berez kobratu beharko zukeenari.
 
Jaitsiera horiek ia 95.000 €-ko aurrezpena ekarri dute soilik Alkatearen soldatarekin, bi legegintzaldietan. Horri beste 28.000 € gehitu behar zaizkio, datozen 4 urteetan.

Bestalde, ikus ditzagun nominaren bilakaera eta urteotako hileroko soldata garbiak, egoera are gehiago argitzeko.  Webgunean argitaratuta egon da nomina. 



Ikus daitekeen moduan, soldata garbia 2011koaren oso antzekoa da (%3 gehiago), kontuan izanda antzinatasuna handitu dela (derrigorrezkoa). Urte desberdinetako soldatak eransten dira erraz egiaztatzeko.

Aurrezpena ekarri duten bestelako neurriak.

Aurreko legegintzaldian onartu zen Informazio Batzorde bakarra egotea, beraz, murriztu egin ziren Gobernu organo horretara bertaratzeagatiko ordainketak. Aurten, kobratzeko sistema berri bat ezarri da: zinegotziek urteko muga bat dute, beren erantzukizunaren arabera. Gainera, bertaratzeen araberakoa ere izango da:


Noski, Alkateak eta Alkateordeak ez dute ezer kobratuko bilera horietara joateagatik.

Hori izango da gure ordezkarien diru-sarrera bakarra. Kanpo bileretara joateagatik dietaren bat dagoenean, zuzenean sartuko da Udalean.

Zaila da aurrezkia kalkulatzea, izan ere, ez dago erreferentziarik, eta beste udaletan ere ez dago irizpide bateraturik: Gehienetan, ez dago mugarik bertaratzeagatik, hainbat informazio batzorde daude, batzuetan zinegotzi liberatu gehiago dago, beste batzuetan konfiantzazko karguak…

Baina arloren batean aldaketa garrantzitsurik izan bada orain, hauxe da; udal taldeentzako diru-laguntzak:



12 urtetan sortutako aurrezkiak

Honakoak dira aplikatutako murrizketak sortutako aurrezpenak, eta legegintzaldiotan aplikatutako beherapenak: