Albisteak

 

Ekaineko osoko bilkuran onartutako ikerketa teknikoari buruzko aurrekontu-partidari kargu eginez Lezama Legizamon kalearen 13.zenbaki  parean irisgarritasuna hobetzeko proiektua kontratatzeko prozesua abian jarriko da.

Urrats hau edozein hirigintza-jarduera abian jarri aurrekoa da, izan ere beronen ezaugarriak eta kostua definitu behar baitira.

Aipatutako kalearen zatian irisgarritasuna hobetzea da helburu, beheko solairuko  sotoko lokalen mailan dagoen eraikinaren kota , kalearen mailan dauden atarien kota eta Lezama Legizamon kalearen beraren arteko kota , antzinako Foru errepidea, hiru geltoki izango dituen igogailu panoramiko baten bitartez lotzea. Diseinua librea izan daiteke, Udalak Irisgarritasun Araudia betetzen duen edozein diseinu baloratuko du.

Behar hau kale horretako auzokide elkarteak detektatu zuen eta zonalde horretako irisgarritasun arazoaren konponbidea izango da.

Ikerketa hau kontratatzeko aurrekontua 14.250 € koa da ( BEZ barne), hauxe izango da enpresen proposamenak aurkezteko topea.