Albisteak

 

Udalak Galizia kalearen beheko aldean lokal bat erosteko prozesua hasi du; Andaluzia kalearen, Andaluzia zeharbidearen eta Galizia kalearen ingurunean.

Udalak leku berriak behar ditu, udal behar desberdinei aurre egiteko, eta egiaztatu ahal izan da gune horietan behar horiek betetzeko lokalak salgai aurkitzen direla.

Lokalak gutxienez 140 m2 izan behar ditu, irisgarritasun arazorik ez da egon behar eta kostua ez da 82.000 eurokoa baino gehiago izan behar. Eskaintzak uztailaren 24ra arte aurkeztu daitezke, udal web orriko kontratatzailearen profilean aurkitzen den kontratazio-plataforma bidez.