Albisteak

 

Joan den ekainaren 9an Lander Seco eta Markel Ontañón gazte etxebarritarrak Bizkaiko World Robot Olympiad (WRO) probaren irabazleak izan diren, Regular Elementary kategorian, honen bidez datorren irailean ospatuko den finalerako sarbidea lortu dute.

World Robot Olympiad (WRO) nazioarte mailako heziketa arloko robotika-lehiaketa da, lehiaketa honek gazteei aukera eskaintzen die modu ludikoan eta dibertigarrian teknologiara eta ingenieritzara hurbiltzeko.

Ikasleek, entrenatzaile baten laguntzaz robot berritzailea eraiki behar dute erronka bat gainditzeko helburuarekin. 2019ko erronka Smart Cities deitzen da eta Regular Elementary kategorian 7 taldek parte-hartu dute. Erronka honen oinarria robota eraikitzean datza, robot honen helburua taxi autonomo gisa ibiltzea da, hasierako kokapenetik helburu den kokapenera bidaiariak eramanez. Ekimen honen bidez arazoei irtenbidea bilatzen ikasten eta erakusten dute eta aldi berean trebetasun pertsonalak ere lantzen dituzte.

Lander eta Markel Bizkaiko lehen sailaktuak dira kategoria honetan eta  bere entrenatzaile Alejandro Perez Carballoren laguntzaz  (APRENDITEKA) , nazio mailako finalean parte-hartuko dute 2019ko irailaren 14an eta 15ean Platya D´Aro Gironan. Bertan, berriz parte-hartuko dute  2019ko azaroan Hungarian ospatuko den mundu mailako finalerako plaza bat lortzeko asmoz.

Etxebarriko Udalak, Red Innpulso , "ZIENTZIAREN ETA BERRIKUNTZAREN HIRIA”ekimenaren kide gisa, azpimarratu nahi ditu berrikuntza-garapenaren arloan foro honetako kide izateak ekarri dituen konpromisoak , honengatik guztiagatik, udalerriko ume eta gaztetxoak animatzen jarraitu nahi genuke mota honetako jardueretan parte hartzera, baliabide desberdinak eta tresna berritzaileak erabiltzera animatuz Berrikuntza Zentroan ( CIME), Kukullaga Ikastetxean eta Etxebarri BHIn.

Azkenik, Etxebarriko Udaletik  bi gaztetxo hauek zoriondu nahi ditugu haien lorpen handiagatik eta euren ahalegina eta dedikazioa eskertu nahi dugu Etxebarri udalerri berritzailegoa izaten lagundu digutelako.

Alkateak txeke bat eman die , txeke horren truke  Berrikuntza Zentroan formazioa jaso ahal izango dute programazioaren eta robotikaren arloetan, era honetan ezagutzak sakonduko dituzte.

Zorionak Lander eta Markel!!