Albisteak

 

Lan-aste batzuen ostean , bukatutzat ematen dira San Antonio Etorbideko behealdean kokatuta dagoen aparkalekuko egokitze-lanak eta honenbestez, jendeari irekiko zaio ahalik eta lasterren.

Azkenik, aparkalekuan 44 ibilgailurentzako lekuak egokitu dira, horietatik 1 desgaituentzako. Lan honek aparkalekuaren baldintzak hobetu ditu , horretaz gain Kukullagara eta San Antoniora heltzeko sarbidearen estetika ere hobetu du.

Esku-hartze honen kostua 64.503,83 € koa da eta Cormax enpresak burutu ditu lanak.

Proiektu hau Udalaren eta lurzoruaren jabeen artean sinatutako hitzarmenari esker gauzatu da. Lurzoruaren jabeek aparkaleku gisa erabiltzea onartuta bazuten ere, lurzoruak ez zituen gutxieneko irisgarritasun baldintzak betetzen eta ez zegoen erabilera horretarako egokituta.