Albisteak

 

2019ko aurrekontuak eta kudeaketa planak azterketa garaietan Ikasketa Gelen zerbitzua zabaltzea eta indartzea jasotzen du, ikasteko eremu egoki bat ahalbidetu asmoz.

Egun Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera Udal liburutegietan eta CIMEKko eraikinean dagoen gela batean eskaintzen da. Hortaz gain asteburuetan Cimeko gela hau autogestio moduan erabili daiteke.

Zerbitzua handitzeko maiatzeko eta ekaineko asteburuetan Udal Liburutegiak irekitzea erabaki da, baldintza hauetan:

  • SAN ANTONIOKO LIBURUTEGIA. Maiatza. Larunbata 9:00 - 18:00 eta Igandea  9:00 - 13:00.
  • BEKOSOLOKO LIBURUTEGIA. Ekaina. Larunbata 9:00 - 18:00 eta Igandea  9:00 - 13:00.

 
Ordutegi horretan liburutegiak soilik ikasketari lotutako jarduera akamedikorako erabili ahal izango dira. Zerbitzu hau 16 urtetik gorakoentzat izango da.

Hala ere, esan beharra dago abenduan errepikatuko den zerbitzu handitze hau frogaldian egongo dela, eta jasotako emaitzak eta interesak aztertuko dira hurrengo batean errepìakatu asmoz.

CIMEko eraikineko ikasketa gelak hemendik aurrera ordutegi hau izango du:

  • Astelehenetik ostiralera 16:30 19:30
  • Asteburuetan 10:00 – 21:00.