Albisteak

 

TECYRSA enpresa, Santa Marina kalearen berrurbanizazio lanen adjudikazioduna, asteak daramatza inolako lanik egin gabe.

Hala ere, udal arduradunek behar besteko ikuskaritzak eta lanetara bisitak burutzen ari dira, baina ez dago inolako aurrerapenik.

Egoera honen aurrean Udalak kontratuaren suntsiarazte-espedientea ireki du, hasiera batean aurreikusitako epean zehaztutako epean lanak bukatu asmoz ahal izateko.  

Prozesua era honetan laburtu daiteke:

* Lanen kontratazio aurrekontua: 500.000 €.
* 4 enpresa aurkezten dira eta eskaintzarik ekonomikoena TECYRSA enpresarena da, %25eko beherapena egiten duelarik.
* Udalak enpresaren gaineko informazioa eskatzen du,  prezio horregatik lan hori ezin dela burutu ulertzen duelarik. Baja ausartegitzat ulertzen dena.
* Enpresak baja hori justifikatzen du, eta Udala behartua dago esleipena enpresa horri ematera.
* Lanak hasten dira eta lanen ia %50 egikaritu direnean Udalari lanen kostuaren %40 gehiago eskatzen diote.  
* Udalak ez du baimenik eman, ondorioz obrak jarraitzeko agindua emanten dio empresari. 
* Data honerarte Udalak soilik ordaindu du egoki burututako lana.

Une horretatik aurrera Udalak ez du erantzunik jaso enpresaren arduradunaren aldetik, eta lanak geldirik daude. Egoera hau ez da bidezkoa eta. Udalak aterabide bat ahalik eta azkarren lortu nahi du. 

Lana ia %50 egikaritua dago. Hurrengo urratsa aztertzea da zer falta den, lanak bukatu asmoz, lehiaketa berri bat onartzeko. Hala ere, lanak berriz hasi arte, eta segurtasuna bermatzeko, lanen inguruan hesiak jarriko dira pasabideak, bideak eta aparkalekuak martxan jartzeko.

Eragozpenengatik barkamenak eskatzen ditugu, baina Udalak administrazioaren interes ekonomikoak zaindu behar ditu.