Albisteak

 

Asteartea 9an Udalak bizikleta ardatz nagusiaren proposamena aurkeztu zuen. Proiektua SPC enpresak darama aurrera (zerbitzuaren adjudikazioduna) , hasierako faseko Udalerriko Bizikleta Planetik abiatuta, plana bera martxan jartzeko zeregina duena.

 Bizikleta Plana 1 (pdf, 2,6 Mb)
 Bizikleta Plana 2 (pdf, 2,5 Mb)

Proposamenak bizikletaren ardatza du oinarri, honek lotuko ditu udalerriko zonalde desberdinak eta hemendik abiatuta udalerriaren gainontzeko bizikleta sarea garatu ahal izango da. Anbizio handiko proiektua da hau, Metroko 1-2 Lineak Kiroldegiarekin lotzea xede duena. Honetaz gain 3.Linearekin eta erreka ondoko parkeetako igogailuen bitartez beste lotura batzuk ere sortzen dira, Kultur Etxea, San Antonio Parrokia eta Zintururi.

Horretaz gain , Foru Aldundiko Plan Zuzentzaileak dioenarekin bat etorriz, Basaurirekiko lotura hobetu egingo da Euskotreneko eta La Baskoniako  zubiaren bitartez eta Bilbo eta Basaurirekiko loturak ahalbidetzen ditu antzinako Arratiako Tranbiaren tunelean zehar, hain zuzen ere  Bizikleta bidezko Plana deiturikoa.

Saioan proiektuaren detaileak aurkeztu ziren, ibilbidea, seinalizazioa, bide motak…honek guztiak hirigintza arloan zenbat ekimen garrantzitsu ekarriko ditu, adibidez:

  • Kukullaga Parkeko oinezko bideak zabaltzea. Proiektuak bide hauek zabaltzea aurreikusten du, txirrindularientzako bidea eta oinezkoena bereiztuz. 
  • Etorbidearekin lotzen den oinezko bidea zabaltzea eta hobetzea San Esteban N-634 oinezko pasabidearekin. Plataforma hau zabaltzea aurreikusten da, bizikleten eta oinezkoen bideak bereiztuz. Horretaz gain, hormigoizko hesiak kenduko dira eta altzairu herdoilgaitzezko hesia instalatuko da.
  • Aipatutako bidearen eta semaforoen   zonaldearen berrurbanizazioa. Etorbideko espaloia anulatu egingo da. Espazioa eta segurtasuna irabazi asmoz ,oinezko bidea eta semaforoen zonaldea elkartzen den puntuan. Modu honetan San Esteban elizarekiko malda eta lotura hobetuko dira. 
  • San Antonio Etorbidearen eta Ganguren Mendi kalearen arteko bidea zabaltzea. Plataforma zabalduko da oinezkoen mugikortasuna eta bizikletena erraztu asmoz.

Bileran zenbat proposamen jaso ziren, besteak beste, bidegorria Kebrantezarra (el monticulo)  parkearen atzealdetik eramatea, 3.Linearekiko lotura berriz pentsatzea, bizikleta aparkaleku desberdinak jartzea, Uribarri Eta Amezola parkeetako zirkulazioa berriz diseinatzea… proposamen guztiak kontuan hartuko dira behin betiko proiektua aurkezten denerako.

Nolanahi dela ere, hau funtsezko proiektua da eta honen bidez aurrerapausoa lortzea dugu helburu  mugikortasun iraunkorrean eta bereziki   bizikletaren erabileran.