Albisteak

 

Era honetan eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan bermatzen da Udaltzaingoaren zerbitzua eta Basauriko Ertzantzaren laguntzarekin delitu-tasa Bizkaikoarekiko batazbestearen oso azpitik dago: Etxebarrin 1.000 biztanleko delitu-tasa 17,96koa da, Bizkaian batazbestekoa 45,87koa den bitartean.  

Honetaz gain, Udalak etilometro bat eskuratu du baita prebentziorako radarra ere, bide segurtasunerako kameren instalazioarekin eta gune estrategikoetako  bigilantziarekin batera zerbitzua hobetzeko tresna gisa erabiliko dira.

9 UDALTZAIN AUKERATZEA ARKAUTE BIDEZ.
Beste alde batetik, Etxebarriko Udalak Euskal Polizia Akademiarekin eta Larrialdiekin (Arkaute) hitzarmena sinatu du, erakunde  honen bitartez Etxebarriko 9 udaltzain lanposturen hautaketa-prozesua egingo da, une honetan behin-behinean beteta dauden plazak behin betiko bihurtuko dira.

Arkautek proba hauek modu bateratuan egitea proposatzen die Euskadiko Udalei, honek guztiak  udaltzainen hautaketa-prozesua arintzen du baita probak gainditzen dituzten udaltzainei eskatzen zaien formakuntza ere.

Udalak, alde sindikalarekin aldez aurretik adostuta,  erabaki du deialdi honetara atxikitzea “kudeaketa gomendioen” hitzarmenaren bidez.