Albisteak

 

2019ko apirilaren 7an, Etxebarriko Udaletxeko Plazatik irratsaio komunitario bat eramango dugu aurrera, “Inklusiorako sareak josten” izenburupean.

Saio honen helbururik nagusiena Etxebarriko haur, gazte eta familiei ahotsa eta protagonismoa ematea da, ikuspegi inklusiboa duten eta parte hartzen duten proiektu edo programak komunitate osoarekin partekatu ditzaten.

Saio honen antolaketa kolaboratiboki ari gara aurrera eramaten Etxebarriko Udaletxeko Batzorde Gizahezitzailea, Candela Radio FM eta Euskal herriko Unibersitatea/Universidad del País Vasco (konkretuki, “Redes de innovacion para la inclusion educativa y social: infancia vulnerable (EDU2015-68617-C4-2-R) (MINECO/FEDER, UE)” proiektua daraman ikerketa taldea). Etxebarriko Udalaren babesa ere badu eta antolaketan herriko hainbat pertsona ari dira parte hartzen, adin, genero, elkarte edo/eta erakunde ezberdinetakoak.

Irratsaioa zuzenean aireratuko da Udaletxeko plazatik eta http://www.candelaradio.fm/ loturan ere jarraitu ahal izango da.
Etorri zaitezte eta animatu parte hartzera!

“Inklusiorako sareak josten” Irratsaio komunitarioa
Eguna: 2019ko apirilak 7
Ordua: 10:00-14:30
Lekua: Etxebarriko Udaletxeko Plaza