Albisteak

 

Udala garatzen ari da “ Ardatz Nagusia” izeneko proiektua, Udalerriko Bizikleta-bidearen Planean jasota dagoena.

Ardatz honen helburua udalerriko zerbitzu batzuen arteko lotura nagusia izatea da, Metroko 1. eta 2.Lineen artean  baita Udal Kiroldegiaren artean  ere, bizikleta bidezko komunikazioa oinarri hartuta .

Lan hauek burutuko dituen enpresa adjudikaziodunak honezkero egina du aurkeztu nahi dugun  ziiriborroa,  ondoren proposamen hau  hobetu dezaketen ekarpenak egin ahal izango dira.

Hau dela eta, Udalak parte-hartze saioa antolatuko du honetarako:

- Bizikleta bidezko Ardatz Nagusia eztabaidatu.
- Trafikoko Ordenantzan bizikletak duen presentzia.

Bilera irekia izango da eta datorren asteartean izango da apirilaren 9an 19:30ean Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan.