Albisteak

 

Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna  dela eta ,  apirilaren 7an , Etxebarriko  Udalak  egun hau ospatu nahi du martxoaren 31n,   jardunaldi baten bidez. Egun honetan  puntu hauetan arreta jarri nahi da.
 
Hauetatik lehenengoa, egunero ariketa fisiko minimoa praktikatzearen garrantzia da eta sedentarismoan ez erortzea.
Gure errutinan aldaketa txiki batzuk eginez, hobetu egin daiteke dezente gure osasuna eta hobeto sentitu eta horretarako ez da beharrezkoa  helburu  handirik jartzea, batzuetan ibilbide bat eginez gure inguruan , bizikletan ibiliz… gure helburua jadanik bete dezakegu.
Hori dela eta, alde batetik, Kukullaga parkean zehar  ibilbide bat antolatuko da Amezti Taldearen eskutik, inguruneak osatzen dituen zuhaitzak eta landaretza ezberdinak ezagutzeko. Eta bestetik, udalerriko ibilbide ezberdinen berri emango da eta gaur egun burutzen ari den oraingo baita etorkizuneko bizikleta-bideen sareei buruzkoa ere.

Tratatuko den bigarren puntua, elikadura gaia izango da.
Bizi garen gizartean, janari prozesatua eta fast food elikagaien aukerak bihurtu dira, non janaria prestatzeko denbora ez dagoen. Baina elikatzeko era honek, gure osasunak okerrera egitea baino ez du  eragiten.
Esparru honen  baitan, sasoiko frutaz gozatzeko tailerra antolatuko da, landare basatiek eskaintzen dizkiguten aukerak ezagutzeko tailerra eta hitzaldi bat, Tarrasta, Talka eta udal baratzeetako zenbait erabiltzaileren eskutik, hiri- ortuek zer eskaini dezakeen ohartzeko.

Hurrengo fokua memoria erabiltzea izango litzateke.
Gaur egun gailu  elektronikoak hitzorduak, urtebetetzeak eta telefono zenbakiak gogoratzeko erabiltzen ditugu, besteak beste. Memoria   trebatzea ez dugu ahaztu behar, aktiboa izatea musika entzuten, irakurtzen, margotzen…  Horretarako, gure memoria  proban jartzeko logikazko jokoak proposatuko dira.

Azkenik, jarrera-ohiturak
Gero eta ordu gehiago ematen ditugu ordenagailuaren aurrean, bulegoaren aulkian, sofan, autoan… eta  horrek bizkarreko min sendoak eragin ohi ditu eta askotan,  gorputz-jarrera onak desagertarazi egin  genitzake. Esparru honen  baitan  antolatuko da, Pilates klase bat Emtesporten eskutik, guztiok geure egunerokotasunean hartzen ditugun gorputz-jarrera oker horiek zuzentzeko.