Albisteak

 

Igande honetan, martxoak 31, Bizkaiko lehen pala egokitutako jardunaldia ospatuko da Etxebarriko pilotalekuan. Bertako udalak jarritako interesari eta azken urtean herrialdean adimen urritasuna duten kirolariekin egiten ari den lan eskergari esker, ekimen berri bat da honako hau eta asmoa da, kirolari hauek ere datorren urtean jokatuko den Master Cup EPEirekia txapelketan parte hartu ahal izatea. Momentuz, 3 triangular jokatuko dira aurtengo topaketa honetan eta onenek apirilaren 7an Beasainen jokatuko diren Master Cup txapelketako finalen aurretik erakustaldi partida bat jokatuko dute Beasainen. Gurpildun aulkiko erakustaldi partida bat ere jokatuko da igande honetan Etxabarrin.

Aurkezpena Beasainen
Bide batez, gogorarazten dizuegu, datorren asteartean, apirilaren 2an, EPE Master Cup txapelketako finalak aurkeztuko ditugula Beasaingo Igartza jauregian.