Albisteak

 

Beraien etxean bizi diren mendekotasuna duten pertsonak eta bere familiak edo zaintzaileak lagundu asmoz, Zainduz Programaren helburua neurriak, prestazioak edo zerbitzuak garatzea da. Etxebarriko Udal Gizarte Zerbitzuak programa hau iaz berraktibatu zuen.

Zerbitzu horren barnean kokatuko neurrietako bat, ZAINTZAN EGOERA ZAILAK GOBERNATZEAREN gaineko ikastaroa da. Ikastaro hau  mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendua dago.

Ikastaroaren helburua zaintzan gerta daitezkeen egoera zailen aurrean nola jokatu irakastea da; bereziki, erotasun egoerak dituzten pertsonen zaintzan.

Ikastaroan 3 saio egongo dira; martxoaren 15a, 22a eta 29a, 17:00etatik 19:00etara CIMEn. Irakaslea sendien zaintzan espezializatutako psikologa bat izango da. 

Izena emateko ezinbestekoa da Etxebarriko Udal Gizarte Zerbitzuarekin harremanetan jartzea.

Telefonoa 94 440 42 25.