Albisteak

 

Aurreko astean hasi ziren zarama edukiontzi berriak heltzen, aurretik zeuden edukiontziak ordezkatuko dituena (berdeak).

Guztira 121 edukiontzi dira, alboko karga duten  3.200 litroko kapazitatekoak, irekitzea pedal sistema bidez eta tapa ukitu gabe ahalbidetzen dutenak, %100 birziklagarriak dira eta kolorazioan erabilitako pigmentoek ez daukate metal astunik. 

Tapa berde kolorekoa da eta edukiontzia Etxebarriko Udala logotipoarekin serigrafiatuta dago eta “Udaleko” izena eman zaio eskualdeko 9 udalerrik antolatutako hondakin-bilketari.

Edukiontzi guztiak kontuan harturik, 11 irisgarriak dira, izan ere, albotik irekita daude eta gurpil aulkian dagoenarentzat edo altuera gutxiko batentzat egokiak dira.

Obra brigadaren lokal berrian utzi dira eta apurka-apurka bide publikoan jarriko dira besteak ordezkatzen diren heinean.

Kenduko diren edukiontzietako batzuk, egoerarik onenean daudenak, unean-unean ordekatzeko gordeko dira eta gainontzekoak modu egokian tratatuko eta birziklatuko dira.

Kontratu honen enpresa adjudikatzailea CONTENUR da eta 103.866,40 € ko (BEZ barne) kostua du.