Albisteak

 

Aurreko astean hasi ziren Bekosolo parkeko kirol guneen argikuntzaren hobetze-lanak. Bi esku-hartzeen bidez, aisialdiari eta kirolari lotutako esparru hauen erabilera denbora aldetik luzatu ahal izango da, eta era osagarrian, parkearen argiteria orokorra hobetu.  

Alde batetik, bizikletarekin, skate pistarekin, aire libreko gimnasioarekin eta hondartzako boleibolarekin lotutako kirol jarduerei ahalbidetutako lursailak egoki argiztatuko dira. Esku hartzeak bi instalazio batzen ditu: programatutako pizte eta itzaltze sistema duen behar besteko argiteria kirola egiteko, eta segurtasun argia eremua argiztatuta uzteko, ondorioz parkeko eremu horren argiteria hobetuko delarik.  

Beste aldetik, eta kirol anitzeko pistari dagokionez, argikuntza iraunkorra instalatuko da, pista horretan aisialdi gisa erabilia izan dadin, argiteria publikoari lotua egongo baita. Egun dauden fokuak mantenduko dira beharrezkoak diren uneetan erabilia ahal izateko. Foku hauek kirol-txaletetik eskuz piztu ahal izan izango dira. 

Orain dela hilabete batzuk burutu ziren Bekosolo parkeko farola guztiak LED teknologiara ordezkatzeko lanak. Esku hartze honekin batera, argia dagoen orduak gutxitzean, bereziki neguan, parkearen erabilera ahalbidetzea nahi da. Esku-hartze honen kostua 29.800 eurokoa da (BEZa barne) eta exekuzio-epea 3 hilabetekoa da.