Albisteak

 

Etxebarriko Udalak martxan jarri du bere liburutegien bitartez “Liburutegien arteko mailegua”.

Liburutegien arteko maileguak, liburutegi batean aurkitzen ez diren dokumentuak Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko beste liburutegi batzuetan aurkitzea eta lortzea  ahalbidetzen du.

Bazkideren batek Etxebarriko liburutegietan ez, baina Sareko beste liburutegietan bai aurkitzen den libururen bat behar baldin badu, bere liburutegian eskatu ahal izango du liburu hori jaso ahal izatea, liburutegien arteko mailegu zerbitzu bidez.

Etxerbarriko Udalaren liburutegi zerbitzuek uste dute zerbitzu hau onuragarria izango dela dituzten erabiltzaile guztientzat, eta, gainera, aukera emango duela Euskadiko liburutegietan aurkitzen den funts bibliografiko handia etxebarritarrei hurbiltzeko.

Edozein azalpen edo laguntza behar izanez gero zuzenean joan San Antonio eta Bekosolo liburutegietara.

Etxebarriko Liburutegiak: