Albisteak

 

Berrikuntza eta Zientzia I. Topaketa” jardunaldian parte- hartu du. Barakaldoko Udalaren ekimen hau, Red Innpulso sarearen bitartez gauzatu da, arlo zientifikoetan lanean ari diren emakumeak ikustarazteko asmoz eta genero-estereotipoak irauli asmoz.

Jardunaldia honako hauek aurkeztu zuten: Estibaliz Hernáezek , Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun arloko Sailburuordeak, Idoia Fernandezek, EHUko Berrikuntzaren , Gizarte konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko erretoreordeak eta Barakaldoko alkatesak, Amaia del Campok. Horretaz gain Marta Machoren presentzia ere izan zen “Emakunderen Berdintasunaren 2016” Saria. Jardunaldiaren ezaugarri nagusia aniztasuna izan da, profilak, esperientziak eta profesional, ikerlari eta erakundeetako ordezkariek adierazitako ikuspuntu desberdinak hain zuzen ere. Guztiak ere ikuspuntu erreibindikatiboak izan dira, testuinguru honek lehen formakuntza urratsak ezarri ditu, profil profesionaletik haratago.

Jardunaldian zehar gizarteko hainbat arazo azaleratu dira: “Kristalezko sabaia”, hau da, goi-karguak hartzeko emakumeok ditugun oztopoak; nerabezaroan hasita genero desberdinatsunaren perfekzioa; ikasketa zientifikoetan emakumeen eta gizonen banaketa; tituludun emakumeen eta profesional gisa aritzen direnen arteko aldea.

Etxebarriko Berrikuntza zentroko teknikariak “Wikiemakumeok” proiektua aurkeztu zuen, emakumeon presentzia sarean zabaltzeko proiektu esanguratsua, Wikipedian zehatzago esanda, genero-arrakala murrizteko helburuarekin sortua. Honen bitartez emakume editorea erakarri nahi izan dira sarean eta Wikipediako BIO berrietan emakumearen ikuspegia landu asmoz.Proiektuaren muina ikerlarien ereduak zabaltzean eta haiekiko pertzepzioa aldatzekan datza, horretarako ispilu efektua egiten duten ereduak gazteei eskainiz.
 
Euskadin lehen wikiemakumeok proiektua Mentxu Ramillok  Vitoria-Gasteizen  eta Marta Machok Leioan sortu zuten, hortik eratorri dira  emakumeen BIOak lantzeko tokiko hainbat talde , besteak beste  2017an sortu zen Etxebarriko Inurtxi emakumeen Elkartearena.

Zalantzarik gabe, akzio eta proiektu berri zehatz hauek, gure udalerriaren hazkundea lagunduko dute Berrikuntza arloari dagokionez, geure plan estrategikoari balio erantsia eta aberastasuna emanez.