Albisteak

 

Argibide zehatza web honen atal honetan:

 UDAL AURREKONTUA

Urte administratiboa bukatu zen tokiko gobernuak osoko bilkuran aurkeztutako 2019rako aurrekontuen proposamenaren inguruko eztabaidarekin. Aurretik proposamen hau herritar guztiei saio irekian aurkeztua eta oposizioko alderdiei bidali izan zen, bakoitzak bere ekarpenak eta proposamenak bideratu ahal izateko.

2019an burutuko diren proiektuen eta inbertsioen berri emanez, Alkatea eta ogasunaren arduraduna den Loren Olivak emaniko eginiko agerpenaren ondoren, zuzenean bozketari ekin zitzaion, oposizioko taldeek inolako iruzkinik eta proposamenik aurkeztu gabe. Bozketaren emaitza hau izan zen: LVPkoen 13 aldeko bozka eta 4 abstentzio beste zinegotzi taldeen aldetik.

Osoko bilkuran aipatu zen bezala, aurrekontu honek 12 milioi euroak (12.095.475,37 €) gainditzen ditu. Azken urteetan izan den altuena da, batez ere Aldunditik jasotzen diren ekarpenak gehitu direlako. Kontuan izan behar da, zergak bere horretan uzten direnez, ez dela aurreikusten sarrera handiagorik atal horretan. 

2018ko aurrekontuarekiko %6ko hazkuntza bat da. Susperraldi ekonomikoaren seinale dela dirudi, azken ekitaldietako beherapenaren ondoren, aurrekontuaren gehikuntzara itzultzen delako. Grafikoan agertzen den bezala, 2017ko aurrekontua gainditzen da 7 urteko atzerapena latzaren ondoren.