Albisteak

 

Beste urte batez, tradizioari jarraituz, Etxebarriko Maerkatarien Elkarteak herritarrak gonbidatu zituen “Etxebarriko Erakusleihoen Lehiaketaren” XI. galan parte-hartzera. Zenbait edizioren ondoren hitzordu hau kolektibo honek adierazten duen profesionalitatearen seinale da, egunez egun hobetzeko ahalegina egiten duena.

Gala honetan agerian geratu zen udalerrian merkataritzaren irudiaren aldaketaneta hobekuntzan arloetan dendariek duten inplikazioa. Guztira 12 dendak hartu dute parte Erakusleihoen Lehiaketan (D`Rechupt, Gestoria Asfer, Castroflor, Botika Doneztebe, Gure Toki, Body´s Emi, Librería Loli, Inmobiliaria Avenida, Luan, Garbicenter, Kukullaga Okindegia, Antigua tienda de Gervasio)

XI.edizio honetan saria “Castroflor” loradendak jaso du erakusleiho onenaren saria. Horretaz gain sarreran bertaratu guztiei zenbaki bat banatu zitzaien eta zozketa egin ondoren denda desberdinek emandako sariak banatu ziren.

Merkataritzaren gala honetara 80 lagunek baino gehiagok parte-hartu zuten “Zirzira Ahots Taldea” abesbatzak lagunduta. Horretaz gain Merkatarien Elkarteko kideen ordezkariak izan ziren bertan , zenbait komunikabide izan ziren eta  sustapen ekonomikoko zinegotzia  eta Etxebarriko alkatea ere bai.

Azken batean, Etxebarriko kultur etxeko eszenatokiak dir-dir egin zuen berriz ere guztion parte-hartzeari esker.