Albisteak

 

Langabezia-tasa altua da estatu mailan gehien kezkatzen duen gaia. Etxebarri ez da salbuespena, eta datuak Bizkaiko eta Euskadiko batez bestekoarekin konparatuta hobeagoak diren arren; arreta berezia jartzeaz gain, neurri bereziak hartu behar dira datu horiek eta langabezian aurkitzen diren pertsonen eta familien egoera hobetzeko.

Grafikoan ikus daitekeenez 2018an zehar Etxebarrin langabezi-indizea ia puntu bat jaitsi da, 2017ko %10,2tik abenduko %9,3ra pasatuz (urteko txikiena). Bizkaian urte bukaeran langabezia %12,2 izan da eta Euskadin berriz %11,2.

Estatuan langabezia %15a baino handiagoa da, baina datu honek erreferentzia gisa ez du balio gure udalerriarentzat.

Egun Etxebarrin langabezi tasa %9,3koa da, biztanleria aktibotik 556 pertsona.

Langabetu kopuru osotik, %45a  25 - 44 urte bitartekoa da, %50a 45 urte baina gehiagokoa da eta soilik %5ak 25 urte baino gutxiago ditu. Genero aldetik, langabetuen %37a gizonezkoa da eta %63a berriz emakumezkoa.

Udalak martxan jarritako neurriak: formazioa eta enplegua.

Enplegua Udalaren eskuduntza ez izan arren, irtenbidearen zati bat ba garela uste dugu, gizarteak larritasunez hobetzea eskatzen duten esparru baten inguruan ekimenak proposatuz.

Hori dela-eta, Etxebarriko Udala erabat inplikaturik dago enpleguaren eta formazioaren garapenean, eta ondorioz ildo horretan herritarrei baliabide hauek eskaintzen dizkie:

  • Basauri-Etxebarri Behargintza. Basauriko eta Etxebarriko Udalek Sozietate Publiko hau sortu zuten bertako garapen osoa sustatzeko, pertsonen enplegutasuna hobetzeko neurriak eta enpresen sustapena konbinatuz. Hainbat zeregin ditu: enplegurako prospekzio eta informazio-ekintzak garatzea, besteen kontura lan munduan-txertatzen laguntzea, autoenpleguari eta ekintzailetzari babesa, enpresen eraketa, enpresei lehiakortasunaren hobekuntzan zerbitzua ematea, toki-garapenean laguntzeko jarduerak burutzea eta langabetuei zuzendutako 2018ko Formazio planak osatzea. 
  • Etxebarriko Udal Informatika Zentroa (CIME). Tokiko berrikuntzaren sustapenean eta babesean gakoa den Udal Zerbitzu hau, lurraldean identifikatutako teknologia-lekune guztietara helduz, sarean lan egitea sustatuz eta ekimen berritzaile bateratuak kudeatuz.

Enplegagarritasunaren hobekuntzari dagokionez, langabetuen kontratazioan eragiten duten 2 akzio burutzen ari dira:

  • 6 Kontratu zuzen Lanbideren lankidetzarekin: Udalak Lanbideren lankidetzarekin 6 pertsona 3 proiektu konkretuetarako kontratatu ditu: Brigada lan-taldea (3 pertsona), artxibategi-dinamizatzailea (1) eta udal planen 2 kudeatzaile (bizikidetza eta merkataritza/enpresa).
  • 30 urte baino gutxiagoko 3 pertsona: Aurten, berrikuntzak gisa, Udalak, Pertsona Gazteen Kontratazio Planaren baitan, 3 pertsona kontratatu ditu. Pertsona hauek 9-12 hilabetez sail desberdinetan lanean arituko dira.
  • Klausula sozialak lan-kontratuetan: enpresak langabezian dauden pertsonak kontratatzera behartzen dituzten klausulak.