Albisteak

 

Udalak formakuntza bultzatu nahi du udalerriko talde desberdinetan eta eremutan, etxebizitzetako lapurretak, defensa pertsonala, lehen sorospenak, BBB…Honako honetan guarsoei eta familiei zuzendutako LEHEN SOROSPEN jardunaldiak antolatuko dira.

Jardunaldi hauen helburua ume bati gerta dakiokeen larrialdi bati erantzuna ematen jakitea da: erorketak, eztarriko trabamenduak, mozketak, etabarrekoak. Kasu praktikoen bidez ikasiko dugu halako egoerei nola egin aurre.

Saioak familiei zuzenduak izango dira eta urtarrilaren 14a eta 21a bitartean burutuko dira. Goizez gurasoei zuzenduta egongo dira eta arratsaldez familia osoari zuzenduta, 4 urtetik gorako umeekin.

Saio hauek anbulatzietan lan egiten duten adituek emango dituzte, BEO (Bizi-euskarri Oinarrizkoa),  BEAe ( Bizi-euskarri Aurreratua Erizaintzarekin) eta BEAm ( Bizi-euskarri Aurreratua Medikuntzarekin) anbulantzietan arituan hain zuzen ere. Haien lana borondatez egingo dute, modu altruistan, herritarrak emergentzia baten aurrean formatzeko helburuarekin.

Jardunaldiak bi haurreskoletan  izango dira (Zintururin 21ean eta Bekosolon 18an) baita Kukullaga HLHI Haur Hezkuntzako zentroetan ere (San Antonion 16an eta Barandiaranen 14an).

Lekuak mugatuak izango dira eta izen ematea urtarrilaren 7tik 11ra bitartean izango da bide hauetatik: on-line formulario honen bidez:
(https://goo.gl/forms/sCv8n3JTG0c74fQZ2), telefonoz (94 426 7005) edo presentzialki Arlo Soziokulturalean.

Urtean zehar, beste saio batzuk antolatzea aurreikusten da kolektibo desberdinei, esate baterako: kirol entrenatzaileei, Udaltzaingoari, udaleko lan-brigada taldeari eta udalerriko elkarteetako begiraleei ere.

Anbizio handiko proiektua da hau, duela urte batzuk garatu zena eta lehen ikasitakoa orain finkatzea eta birziklatzea bilatzen duena. Beste alde batetik Etxebarriko biztanleen segurtasuna bilatzen du, emerjentzia bat sortzen denean zer egin jakiteko oinarrizko ezagutza transmititu nahian.