Albisteak

 

Haurreskoletan kuoten sistema-aldaketa.

2019ko urtarrilaren 1 etik aurrera, zenbait aldaketa izango da Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan. Aldaketa hauek nagusiki kuota sistemari eragingo diote baina izen emateak barematzeko orduan ere bada aldaketarik.

Laburbilduz, eta arautegiaren arabera, hauek dira puntu garrantzitsuenak:

  • 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera kuota tarte berri bat edukiko dugu, 0 kuota tartea.
  • 0 kuota tartea, 18.000 € baino gutxiagoko irabaziak (Oinarri Zergagarri Orokorra + Aurrezpenaren Zerga Oinarria) dituen familiei aplikatu zaie.
  • Kuota tartea esleitzeko, 2018-2019 ikasturtean, orain arte bezala, 2016ko errenta aitorpenak edukiko dira kontutan.
  • Gainontzeko kuota tarteak berdin jarraituko dira kalkulatzen. Garrantzitsua da, 0 kuota tartean aipatzen diren irabaziak, Oinarri Zergagarri orokorra + Aurrezpenaren Zerga Oinarriari dagozkionak direla ulertzea. Aldiz, gainontzeko kuota tarteetan, orain arte bezala, errenta estandarizatuaren sistema aplikatuko da:

Renta estandarizada =

Bases imponibles generales de ambos + Bases imponibles del ahorro del IRPF de ambos P
-------------------------------------------------------------------------------------------------------
Coeficiente de equivalencia de la unidad familiar

  • 2019ko urtarrilaren 1etik aplikatuko da 0 kuota tartea, dagoeneko haurreskolaren batean dauden eta 18.000 € baino gutxiagoko errenta familiarrak dituztenentzat (otsaila hasieran kobratuko den kuotan). Dagoeneko ditugun errenten datuak kontutan hartuta egingo da kalkulua, beraz, ez dute dokumentazio berririk aurkeztu beharko.
  • Erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai-arrebaren bat edo gehiagorekin kointzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota doan izango dute.
  • 91 €ko aurretiako kuota desagertuko da. Hau da, urtarriletik aurrera aurkezten diren izenemateek ez dute 91 €ko transferentziaren ziurtagiririk aurkeztu beharko.
  • Baremoari dagokionez, lan egoerak baloratzeko garaian, aita, ama edo legezko tutoreen kasuan, biak, lanean aritzea edo guraso bakarreko familia bada, guraso bakarra lanean aritzea 4 punturekin sarituko da eta ez 2 punturekin orain arte bezala..

Argibide zehatzagoak aurkituko dituzue atal honetan:
http://www.haurreskolak.eus/adj_documentos_informacion/597.pdf

Etxebarriko Haurreskolen eskaintza eta aurreikuspena 2019an.

Etxebarrin bi Haurreskola daude, Haurreskolen Partzuergoaren menpe daude Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean. Udalerriko auzo desberdinetan kokatuta eta oso ondo komunikatuta biak.

  • Bekosolo Haurreskola : Bekosolo Parkean kokatua dago, udalerriaren beheko aldean . Guztira 68 ume daude une honetan matrikulatuta eta oraingoz badaude plaza libreak beste gela bat betetzeko.
  • Zintururi Haurreskola :  San Antonio auzoko Zintururi plazan kokatua, igogailuaren ondoan.  Guztira une honetan 15 ume daude matrikulatuta eta oraingoz badaude plaza libreak beste 2 gela betetzeko.

Matrikulazio epea irekita dago abenduan, urtarrilean edo otsailean hasi nahi duten umeentzat, bi haurreskoletan plaza libreak dauden bitartean.

Azkenik, hurrengo matrikulazio-epea urtarrilaren 7tik 11ra bitartean izango da, martxotik ekainera bitartean hasi nahi duten umeentzat.

Argibideak Haurreskoletan bertan edota www.haurreskolak.eus atarian.