Albisteak

 

Berrikuntza 2019-2022. Plan honen helburua Etxebarrik hurrengo urteetan izango dituen erronken eta berauei dagozkien burutu beharreko ekimen eta neurri zehatzen gaineko ikuspegi partekatu bat lortzea da.

Enpresa esleipendunak, IKEI aholkularitza, metodologia parte-hartzaile bat diseinatu du gure herriarentzat planik egokiena lortu asmoz.

Alde batetik, lan-mahaia egongo da eta bertan gizarte eragileek, Udal ordezkariek, enpresa berritzaileek, klubek, erakundeek eta herritar norbanakoek parte-hartuko dute. Jardunaldi honen helburua erronkak eta proiektuak identifikatzea da, udalerriak bere etorkizunari bizitasunez eta bizkortasunez aurre egin asmoz.

Bestetik, eta berrikuntza gisa, hala egin nahi duten herritarrek aukera izango dute plan honen gainean beraien ikuspuntuak, iritziak eta proposamen berritzaileak aurkezteko. Horretarako Udal web orria (www.etxebarri.eus) eta HIRIX herri-parte hartzerako plataforma erabili ahal izango dute. Bi tresna horietan galdetegi  soil bat egongo da iritziak eta proposamenak helarazi ahal izateko.

 GALDEKETA - Berrikuntza Plana (web)

 BERRIKUNTZA PLANA, egungoa (pdf, 2,1 Mb)

Informazio gehigarriak jasotzeko edo zalantzak argitzeko Herritarrentzat Arreta Zerbitzuarekin (HAZ) harremanetan jarri: 94 426 7000 edo sac@etxebarri.eus 

Hartu parte, guztiok gara berrikuntzaren atal bat. Mila esker zure laguntzagatik.