Albisteak

 

dalak bideozaintzarako kamerak instalatzeko eta hornikuntza kontratatzeko prozesua abian jarri du, egun daudenekin konexioa ere egingo da eta Etxebarri udalerriko kameren kontrol-zentroa jarriko da.

Etxebarri udalerri segurua bada ere, udalerriak dituen babes eta segurtasun sistemak hobetu behar dira . Proiektu honek bide-segurtasuna eta oinezkoena hobetu nahi du eta horretaz gain inbertsio handia egin den instalazioetan gerta litezkeen bandalismo-ekintzak eta hiritarren kontrakoak kontrolatzeko balio izango du.

Honek guztiak Udaltzaingoaren lana hobetu eta erraztuko du eta udalerrian kamera gehiago instalatuko da, aurretik zeudenekin konektatuta egongo direnak.

Hauexek dira burutuko diren akzio nagusiak:

  • Udalerriaren sarrera/irteeretan trafikoaren kontrolerako kamerak instalatu: N-634aren bidegurutzea, Lezama Legizamon, Boketeko errepidea, Santa Marina Kalea eta hilerritik irteera.
  • Bideozaintza kamerak instalatu 3.Lineako igogailuaren sarbidean, Euskal Herria Kalearen loturan, kamera hauek gaitasun berezia dute  aurpegia ezagutzeko argi gutxi dagoenean. 
  • Kontrol-kamerak jarriko dira ibilgailuen udal-gordailuan.
  • Lehendik dauden kameren zaintza zentralizatu  , bai Andaluzia kaleko arrapala mekanikoetan, bai Lezama Legizamon kaleko igogailuetan.

Kamera hauek guztiak “Kontrol Zentrotik” kontrolatuko dira, Udaltzaingoaren bulegoetan kokatuko dena.

Instalatuko diren kameren gutxieneko ezugarriak hauek dira: oso argi gutxirekin ikusteko kamerak, balizko komunikazio-etenak bermatzeko barne-biltegiratzea dutenak, bandalismoaren aurkakoak eta  gutxieneko resoluzio hau daukate : 100 pix/m gauez eta 130 pix/m egunez.

Jakina denez, datuen babeseko araudia bete beharko dute baita zaintza-sistema honi dagozkion gainontzeko araudiak ere.

Enpresek haien proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte 2018ko abenduaren 10era arte, gehienez ere 70.000 € ( BEZ barne)  gastuarekin. Kontratu honen esleipena jasotzen duen enpresak 3 hilabete izango ditu kamerak instalatzeko.