Albisteak

 

Etxebarriko Komertzianteen eta Profesionalen  Elkartetik deia egiten die etxebarritar guztiei “Elkarrekin hazten gara”  gabonetako spotaren grabaketan parte hartzeko.

Datorren azaroaren 30ean 20:30ean Udaletxeko Plazan  guztiok gaude gonbidatuta Gabon Jai Zoriontsuak opatzera eta 2019n Urte Berriari Ongi etorria egitera, plazako arbola guztion artean piztera. Topa egingo dugula aprobetxatuz, elkartearen iragarkian grabatuko den eszena grabatuko da eta horretarako gutxienez 100 estra behar dira.

Eszena honetan estra hauek urte berriari ongi etorria emanez topa egingo dute haur txiki batekin datorren bikotekide bat kontzertu bat hasten den bitartean. Eszena honek badu bere arriskua ( klimatologiagatik) eta jendetza espero denez, Seavisual, ikusentzunezko produktora etxebarritarrak, proiektuaren arduradunak, guztia zuzendu eta lana trebeziaz burutu beharko du.

Proiektu honek Bakion izan zuen hasiera azaroaren 17an Ariane Ochoa surflariarekin eta Javier Conde atleta paralinpikoarekin.

Abenduaren 3ko  astean, herriko zenbait lokaletatik grabaketak jarraituko du Gorka Garcíaren laguntzarekin, margolari hiperrealista ezagunarekin.

Spotaren estreinaldia, fikziozko laburmetraia formatoa daukana, datorren abenduaren 12an estreinatuko da sare sozialetan.

Kabarekin topa egiteaz gain, bertaratzen diren pertsonen artean zozketak egingo dira, beraz, badakizu, ostiralean 20:30ean, Udaletxeko plazan elkar ikusiko dugu.