Albisteak

 

Larunbata honetan AMAMEN ETA AITITEEN KALEA izeneko kalearen inaugurazio ekitaldia burutuko da. Kale hau Pedro Lobato kalearen pasealekutik eta San Esteban Etorbidetik igarotzen da.

Kale honen izena osoko bilkuran onartu zen, gure gizartean aiton-amonek orokorrean eta gure herrikoek bereziki duten parte-hartze garrantzitsuagatik. Bizitzako erritmoak eta parametro sozioekonomiko berriek, askotan behartzen dute aiton-amonek paper garrantzitsu bat izatera, lana eta familia bateragarria izan dadin.

Generoaren hurrenkera aldatzearen proposamena eta “Amama” lehendabizi jartzea emakumeak duen paper garrantzitsuari erantzuten dio. Hori dela-eta erabakia iaz hartu zen 25N-ko ekintzen baitan.

Ekitaldi honetan Udalaren eta Jubilatuen Etxeetako arduradunek hartuko dute parte. Azken hauek agertuko dute plakaren izena.
Ekitaldia azaroaren 17an, larunbata, izango da kalearen ertzean, Pedro Lobato Alkaren oinezkoen pasealekuaren eta Bizipoz Foru Zentroaren (Eguneko eta Autonomiaren Sustapenerako Zentroa) ondoan.

Ekitaldira bertaratzen diren guztiek luntxaz gozatzeaz gain eta plakaren erreplika bat jasoko dute.