Albisteak

 

Udal osoko bilkurak uztailean aurrekontu moldaketa bat onartu zuen. Bertan, partida bat jasotzen zen, Nafarroa kaleko zenbaki gorenetan irisgarritasuna hobetua asmoz, proiektu bat garatzeko.  

Neurri hau Andaluzia kaleko arrapala mekanikoak egin aurretik osatutako San Antonio auzoaren hobekuntza-azterketa fasean jasotzen zen. Hortaz gain, proiektu hau gobernu taldearen legealdi planean kokatzen zen.

Hurrengo asteetan gunearen irisgarritasunaren hobekuntza-proiektua zehaztuko duen taldea kontratatuko da. Bestetik, Udalak bizilagunekin saio parte-hartzaile bat egingo du, ingurunean burutu daitezkeen hobekuntzen proposamenak jaso eta proiektuan txertatu asmoz.

Bere garaian, azterketak Nafarroa kaleko 14. zenbakia eta Galizia kaleak lotzen zituen igogailu bat martxan jartzea aurreikusten zuen. Era honetan nabarmen hobetzen zen gune horrekiko lotura.

Proiektu hau burutzeko 18.150 € bideratu dira.