Albisteak

 

Iragan osoko bilkuran, LVP taldearen aldeko bozkekin eta beste alderdi guztien abstentzioarekin, 2019. ekitaldiko  zergen eta tasen moldaketak onartu ziren.

Berrikuntza nagusiak hauek dira: zergak orokorrean bere horretan mantentze, lanen gaineko zergaren beherapena merkatal-lokalak martxan jartzeko eta kiroldegiaren abonuan konpentsazioa aurreko igerilekuen eraikinaren estalduraren ordezkapenagatik.

ZERGAK BERE HORRETAN MANTENTZEA ETA, MERKATAL-LOKALETARAKO LANEN ZERGAREN BEHERAPENA

OHZ, Ibilgailuen zergak, irekiera lizentziak, gainbalioak eta abarrak bere horretan gelditzen dira.

Bestetik hirigunean kokatzen diren merkatal-lokaleterako Eraikuntzen eta Lanen gaineko Zergak beherapena izango du. Lanen aurrekontuaren  %5 suposatzen duen zerga hau %1  soilik izango da 100 m2 baino gutxiagoko lokalentzat,  %2 200 m2 baino gutxiagoko lokalentzat eta %3  300 m2 baino gutxiagoko lokalentzat. Helburua lokalak berriztatzea eta martxan jartzea izateaz gain, lanak oztopo ez izatea  da.

TASAK, AFEKZIOAK KIROLDEGIARI ETA HOBARIAK TALDE DESBERDINEI

Tasetan ia guztiak bere horretan gelditzen dira: zaborra, estolderia, EtxebarriBus zerbitzua, TAO, Etxeko Laguntza, Kultur Zerbitzuak …

Aldaketa nagusiena Kiroldegiko tasetan gertatzen da, aurreko igerilekuen eta balioaniztun gelen eraikinaren estalduraren ordezkatze-lanek baldintzatuta.

Teknikariek diotenez igerilekuen eta balioaniztun gelen klimatizazioa aldatu egin behar da, berau hobetu asmoz, zaharkitua gelditu delako (1995ean ezarri zen). Ordezkapen honen ondorioz, 5-6 astez barneko igerileku-ontziak ezin izango dira erabili (eraikuntza gutxien erabiltzen den garaia den 2019ko abuztuan gertatuko da gutxi-gorabehera).

Hau dena kontuan hartu behar da tasak onartzerako orduan, urteko eta denboraldiko abonuak orekatu egin behar direla ulertzen delako itxiera honegatik (barneko igerileku-ontziena bakarrik izan arren). Gainerako Kiroldegia irekita egongo da normaltasun osoz, aste bateko ezinbesteko itxiera teknikoa izan ezik (Osasun saila), abuztuan jartzen delarik.

Abuztuko KPI-aren (%2,2) bidezko tasen eguneraketa egin arren, urteko abonatuek iaz baino % 8 gutxiago ordainduko dute konpentsazio hori dela-eta. Udalerrian errodatutako urteko abonatuentzat bigarren beherapen jarraia izango da: 2018an %10 eta 2019an %8.

Bestetik, Arlo Soziokulturalak proposatutako hobariak mantendu egingo dira, 2018an izan zuten harrera ona ikusita. Proposamen honek orokortu egiten  dizkie laguntzak familia ugariei, familia gurasobakarrei eta DSBE edo GLL (Gizarte-larrialdietarako laguntzak), errenta estandarizatuen balioak kontuan hartuz laguntza hauetarako. Azken hau Hirukidek babesten duen irizpidea da.