Albisteak

Leiho bera - Misma ventana 

Aurten ere Etxebarriko Udalak, Berrikuntzaren Plan Estrategikoaren baitan eta Innpulso Sarearen kide gisa, ekitaldiarekin bat egiten du, Etxebarrin Zientziaren eta Berrikuntzaren Astearen 3. Edizioa antolatuz.

Zientziaren Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, Europar Batasunak sustatutako ekitaldi bat da. Bere helburua herritarren artean kultura zientifikoa sustatzea eta  ikerketa zientifikoari eta berrikuntza teknologikoko jarduerei dagokienez gizartea  sentsibilizatzea da. Ekimen hau,  Euskadiko 2018ko Zientzia, teknologia eta  berrikuntza  astearen baitan dago

Udaletik ere  gure ekarpena egin nahi dugu halako ekimenek merezi duten gogoa eta dedikazioa jarrita. Herritarrei ezagutzarantz hurbiltzeko aukera eman nahi diegu, lehen pertsonan bizi dezaten eta modu aktiboan parte-har dezan zientziaren eta gizartearen arteko solasa sortuz.

 Zientzia zure zain daukazu Azaroaren 5etik 11ra  Etxebarrin. Formato desberdinetan ikusi , ikutu, probatu eta esperimentatu ahal izango dituzu: tailerrak, bisitaldi gidatuak, hezkuntza-ibilbideak, hitzaldiak eta gehiago. Luxua izango da.

Etxebarriko Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren  3. edizio honetako eskaintza:

• Astelehena, Azaroak 5: “Zure Smartphone-a prest izan” hitzaldia (Kultur Etxean). Zure gailu mugikorraren kudeaketa eta zainketa egokia egiteko

• Asteartea Azaroak 6:  : “Zibersegurtasuna: Giza faKtorea” hitzaldia(Cimen)

• Asteazkena, Azaroak 7:
   o Etxebarrin, SEUR instalazioak bisitatu eta zure bidalketak egiten duen bidaia ezagutuko duzu
   o “Bideo Marketina” hitzaldia (Cime-n) .Bideoak biral bihurtzeko eta irismen handiagoa lortzeko.

• Ostegunean, Azaroaren 8an “El Bosque-n” “Zientzia tabernetan : Elikadura osasungarria ume eta gazteentzat”,  Sara Arranz, osasun eta elikaduran aditua den AZTI ko doktorearen eskutik.

• Ostiralean, Azaroaren 9n Udaletxeko Plazan Zientziapolis-en eskutik 6 urtetik gorako umeentzat tailer desberdinak egongo dira
   o Uraren zikloa
   o Auzitegi Zientzia: ADN-ren erakuzketa
   o Jaten duzuna ezahutzen duzu? Almidoiaren detekzioa.
   o Belaunaldien arteko tailerra. Uretara!

• Larunbatean Azaroaren 11n, 5 urtetik gorako umeentzat robotika tailerrak egingo dira. Saio eta talde desberdinak egongo dira
   o LEGO: BIRZIKLETA: 5-7 urte.
   o CODEY ROCKY: 8-10 urte..
   o SMART CITY: 10 urtetik gora

• Larunbatean eta Igandean, Azaroaren 11n eta 12an, Kultur Etxean  Zientzia-misioan oinarritutako Escape Room saio desberdinak egongo dira (euskaraz).

• Igandean Azaroaren 12, goizean zehar errealite birtualeko tailerrak egongo dira

• Igandean 12an ere, Etxebarritik pasatzean,  Nerbioi ibaiaren erriberatik, natur- ibilbide gidatu bat egingo da(Saio desberdinak)

Jarduera guztietarako izena eman beharko da (Doainik)
Izena-emateko epea: 22/10/2018 – 26/10/2108.
Plaza mugatuak izen –emateen ordenaren arabera.
Izena emateko bideak:
Web: http://www.cimenet.net/zientzia-astea-018/
Telf: 94 449 68 71

Anima Zaitez eta parte-hartu!!