Albisteak

 

Duela urtebete jarri zen martxan lorezaintza kontratu berria, aurrekoa hobetu eta antzemandako gutxiegitasun batzuk konpontzen saiatzeko.

Arrazoizko denbora tarte bat pasa da eta balorazio positiboa egin da zerbitzuaren inguruan. Hobekuntza nabaria da parke eta lorategien mantentzeari dagokionez. Kexak asko murriztu dira, eta uda konplikatua izan bada ere (udaberri itxurako uda izan da, hau da, euritsu eta eguzkitsua, belarra arin haztea eraginez), markatutako helburuak betetzea lortu dugu.

Kontratu berriak honakoak barne hartzen ditu: oporraldietan langileak ordezkatzea, urtean mozketa bat gehiago egitea eta 3 hilabetez beste bi langile egotea, kontratuaren helburuak bete ahal izateko.  Gainera, enpresa adjudikazio-hartzaileak hobekuntza batzuk aurreikusi ditu: ezpondetako lanak segurtasunez egiteko segurtasun-sokak, hainbat lekutan lorategi-parterreak hobetzea eta udalerriko hainbat kaletan txorkoak egokitzea.

Edonola ere, kontuan izan behar dugu kontratu honen ibilbide ekonomikoa, 2012an, krisiaren ondorioz, drastikoki murriztutako.

Aldia

2008-2012

2013-2017

desde 2017

Urteko kostua (BEZ barne)

442.873,09 €

306.000,00 €

408.650,50 €

Horren arabera, oraindik ez da berreskuratu urte haietako kostua eta egoera horri buelta eman nahi diogu hurrengo kontratuetan; izan ere, horrenbeste berdegune dituen udalerria izanda, ahalik eta lorezaintza zerbitzurik onena izan nahi dugu.

Ezohiko inausketa eta mozketak

Zerbitzu hori osatzeko xedez, aurten aurrekontu aldaketa bat burutu da, leku batzuetan ezohiko inausketa eta mozketa zerbitzuak kontratatzeko. Aste hauetan honako lekuetan egiten ari dira inausketak:

  • Lezama Legizamon kaleko ezponda/hormako lorontziak inausi eta moztea.
  • Ganguremendi kaleko itxitura inaustea.
  • Marivi Iturbe kaleko ezponda/mendi-hegaleko akazia faltsuak inausi eta moztea.
  • Arbolantxa kaleko ezpondak inausi, pinu bat moztu eta landare inbaditzaileak kentzea.
  • Marivi Iturbe kalearen atzeko aldeko zuhaitzak inaustea.
  • Presako aisialdi-eremuan erorita dauden zuhaitzak kentzea.
  • Lezama Legizamon errepideko mendi-hegaleko zuhaitzak inausi eta moztea (egiteke).

Bestalde, azken hilabeteetan hainbat zuhaitz moztu behar izan dira Etxebarriko hainbat lekutan. Mozketa horiek lorezaintza enpresak gomendatuta burutu dira; izan ere, gaixo dauden zuhaitzak dira, eta bide publikora erortzeko arriskua dago. Baliteke hurrengo egunetan beste zuhaitzen bat ere moztea, udalerriko zuhaitzen inguruan egiten den jarraipenaren arabera.

Zuhaitzen galera konpentsatzeko, aldian-aldian bertako zuhaitz espezieak landatzen dira, gaixo daudenak ordeztu eta berdeguneak hobetzeko. Azken landaketak Bekosolo parkerako oinezkoentzako sarbide berriko parterrean eta Kukullaga HLHI zentroaren ondoko eremuan egin dira (Marivi Iturbe kalea).