Albisteak

 
Udal Kiroldegiaren kontratu berrian hobekuntza gisa, Gimnasioko Makinen Birjarpena/Ordezkapena sartzea jasotzen da, kontratuak iraun bitartean erabilerarako makinak baldintzarik onenean egongo direla bermatu asmoz.
 
Hobekuntza horren esparruan, azken aste hauetan gimnasioaren aretoko kardio gune osoa eguneratu da, aldaketarik nagusienak hauek direlarik:
  • Eliptiketako 9 makinen ordezkapena.
  • 8 Spinning-bizikleten ordezkapena.
  • 2 arraun-makinen ordezkapena.
  • Lasterketa egiteko zinten optimizazioa eta zinta berri baten erosketa. 
  • Gainera, aurki eskailera-makina berri bat jarriko da.
Bestetik, kirol-lanaren jarraipen hobeago bat ahalbidetuko duen aplikazio bat martxan jartzearen inguruan lanean ari gara. Honek fitness aretoaren eta erabiltzaileen arteko harremana ahalbidetuko luke.