Albisteak

 

Bete ikasturte batez eskualdeko zenbait Udal Euskara Zerbitzuk eskola agenda argitaratu dute, “Zuztarretik Ahora , ortutik platerera”  izenekoa. Aurreko ikasturteetan bezala, agenda hau Etxebarriko Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko beste udalerri batzuekin batera prestatu du: Arakaldo , Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamo.

Etxebarrin, Kukullaga Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikaslegoari banatu zaio doan, guztira 600 ale baino gehiago banatuko  dira.

Eskola Agenda hau eduki interesgarriz hornitutako tresna praktikoa izateaz gain, ikaslea/familia/irakaslea harremana erraztu nahi  du .

Bide horretan, gure inguru geografiko, linguistiko eta etnografikoa hobeto ezagutzen lagunduko dizue, Etxebarriko Udalak eskualdeko udalerriekin martxan duen Zuztarretatik Ahora proiektuaren baitan, euskararen erabilera sustatu eta inguruko kultur ondarea berreskuratu eta zabaltzeko asmoz sortua. Informazio gehiago aurkituko duzue www.zuztarretatikahora.eus webgunean.

Aurten agendaren gaia elikadura eta osasuna da, horretaz gain eskualdeko udalerriak hobeto ezagutzeko aukera ere ematen du.

 Informazio oharra (PDF 106KB)