Albisteak

 

Kontratu honen esleipenduna den E3D 2008 S.L. enpresak Kultur Etxeko lan hauek egiten dihardu: Areto Nagusiko insonorizazio lanak, Aretoa banatzeko tabike mugikorra instalatzea eta komunen zonaldeko egokitzapena, komunetako batean  irisgarritasun arauak betearazteko lanak burutzea.

Kultur Etxeko jarduera mota kontuan harturik eta neurketa akustikoa egin ondoren auzokideengan sortarazten dituen eragozpenak ikusita, lokal horietan zaratei loturiko  neurri zuzentzaileak burutu beharra dago.

Zehazki, Areto Nagusiko insorizazio lanak burutzen ari dira bertan zarata mailarik handiena sortarazten duten jarduerak antola daitezen: areto-dantzak, zumba, musika ikuskizunak…Lan hauek aprobetxatuz eta insonorizatutako espazioa izango dela kontuan harturik, espazioa hau banatzeko tabike mugikorra instalatzea proposatu da, era honetan bi areto insonorizatu erabiltzeko aukera izango da. Antolamendu berri honek Kultur Etxeko espazioa hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko du.

Honetaz gain, komunen zonaldea egokituko da, zehazki, mugikortasun murritzuko pertsonentzako komuna eraikiko da.

Interbentzioaren aurrekontua guztira  167.442,79 eurokoa izango da (BEZ barne) eta udako denboraldian burutuko da.