Albisteak

 

UDALTALDE 21 Ibaizabal-Nerbioi. 

GERENTEA

Bere zeregina Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa zuzentzea, planak eta helburuak betetzen laguntzea eta zerbitzu teknikoei babesa eskaintzea izango da. 2 pertsonak osatutako talde tekniko baten arduraduna izango da, baita eskualdeko udalen arduradun politiko eta teknikoen Batzorde edo lantaldearena ere.

Kudeaketari dagozkion erantzukizunak hartuko ditu bere gain, tartean, xehetasunik eman gabe, honakoak: zerbitzu publiko horren gerentzia eta eguneroko kudeaketa, plangintza eta ebaluazioa, kontratazio publikoa eta alor juridikoa, erakunde ezberdinekiko harremanak eta komunikazioa.

Baldintza hauek bete behar dituzte hautagaiek:

  • Goi mailako ikasketak izatea (espezializazio juridikoa) eta gutxienez 5 urteko esperientzia alor ekonomikoan, juridikoan eta/edo kudeaketa publikoan;
  • Taldeak gidatzeko eta koordinatzeko gaitasuna;
  • Erakundeen arteko harremanak bideratzeko eta erabakiak hartzeko trebetasuna;
  • Ekintzaile eta berritzaile izateko gaitasuna;
  • Jasangarritasunari, ekonomia zirkularrari, klima-aldaketari eta Tokiko Agenda 21-i buruzko ezagutza izatea;
  • Euskara maila: 3HP edo baliokidea. Ingelesa jakitea balioetsiko da.
  • Ibilgailua eta gidabaimena B motakoa;

Interesa duten pertsonek LKSren webguneko (www.lks.es) Lan Eskaintzen atalean izena eman  edo helbide honetan sartu eta CVa atxiki beharko dute: http://lks.epreselec.com  Lan Eskaintzak.

Epea: abuztuaren 26 arte.