Albisteak

 

Udalak esleitu ditu Ganduren Mendi kalean 60 plazako behin-behineko aparkalekua eraikitzeko lanak., udal igerilekuen antzinako sarbidearen aurrez aurre kokatua.

Parking hau behin-behinekoa da eta Udalak utzitako lurtzoru pribatuan eraikiko da , bertan planifikatuta dauden etxebizitzak eraikitzen hasi arte, etxebizitza hauen eraikitzea ez da momentuz aurreikusten.

Guztira 60 plazako aparkalekua izango da Gangure Mendi kalearekin paraleloan lotura daukana eta kaletik bertatik oinez heldu zaitezke bertaraino.

Aparkaleku honen helburua San Antonio Etorbideko auzokideei zerbitzua ematea da, kale honen hirigintza-plana bukatu egin da eta aparkalekua kalearen beraren arkupeetatik lotuta dago Gangure Mendi kalearekin. Bide hau handiatu egingo da epe laburrean.

Beste alde batetik, aparkaleku honek Kiroldegiko erabiltzaileei ere zerbitzua emango die, izan ere kiroldegi inguruko  plaza kopurua handitu egingo da.