Albisteak

 

Guztira 628 eskatzailek lortu dute lekua aurten Etxebarriko udalekuetan; hauxe da denboran eta forman egitarau honetan parte-hartzea eskatu duten eskatzaile kopurua. Inor ez da kanpoan geratu. Guztiek lortu dute lekua Haurtzaroa eta Gazteria Zerbitzuak antolatutako udaleku egitarau erakargarriaz gozatzeko, aurten 5 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoena. Ez dago parekorik gure inguru hurbilean.

Horren bereziak diren Etxebarriko ume eta gaztetxo hauek atenditzeko , persona talde handia behar da, aurten 60 kidez osatutakoa. Gazte begirale hauek guztiek dute beharrezkoa den formakuntza eta titulazioa haiek egitekoa burutzeko, horretaz gain, Etxebarriko Udaleko Euskara Zerbitzuak egiaztatutako euskara gaitasun egokia dute haien lana %100ean euskaraz burutzeko.

Alde batetik haurtzaroa eta nerabezaroa denboran modu egokian atenditzeko eta bestetik familiei kontziliazio aukerak eman ahal izateko, udalekuak adinka antolatzeaz gain ordutegika ere antolatu beharra dago. Hau honela, udaleku zerbitzua jantokiarekin hartzeko aukera dago, ordutegi zabalak eskaintzen dira goiztiarrentzat harrera-zerbitzua eskainiz eta ordutegi-aukera zabala eskainiz.

Udalekuen kokapenak udalerri osoan zehar hedatzen dira, izan ere, adin bakoitzak eta udaleku bakoitzak erreferentziazko puntu jakin bat dauka: Institutua, Haur Hezkuntzako ikastetxeak, kiroldegia…leku bakoitzetik abiatzen dira jarduerak egiten bai udalerrian bai udalerritik kanpo, kultura eta aisialdi gune deberdinetara; Etxebarriko udalekuak, aisialdi arloan balioetan hezteko apostu garrantzitsua delako; denborapasa eta kontziliazioaz gain, esperientzia esanguratsuen bidez eta berdintasunean oinarritutako harremanen bidez balioetan hezteko helburua dute oinarri, hau guztia, gozagarriak diren espazio eta epeetan.

Honek guztiak Etxebarriko Udalaren aldetik inbertsio esaguratsua suposatzen du , urtean zehar guztira 150.000 € ko kopurua zuzentzen du udaleku eta ludoteka egitarauetara. Horretaz gain antolamenduan eta bai espazioen bai materialen kudeaketan egindako ahalegina azpimarratu behar da, Gazteria Zerbitzuaren eta beste zenbait eragileren koordinaziopean burutzen dena, guztien artean eratzen da hain erakargarria den egitaraua.

Gora Etxebarriko Udalekuak!