Albisteak

 

Metacal kaleko urbanizazio berriak kale osoan zehar doan bidegorria martxan jartzea ekarri du, bide honek bidegorrian zehar doan oinezko plataformarekin eta Pedro Lobato Kalearen paraleloan doan oinezko bidearekin bat egiten du, Metro Bilbao 2. lineako trenbideen parean eta Nerbioi ibaiaren parean. Era berean, Basaurirekin ere lotura dauka Euskotreneko zubiaren bidez.

Udalak lanak esleitu ditu bidegorria oinezko bidearekin lotzeko, Ametzola kalean hasi eta Gudari Desconocido kalean zehar. Era honetan Basauri (Cervantes etorb.) eta hirigunea lotuta geratuko dira.

Ibilbideak guztira kilometro batetik gorako luzera du bereziki   bizikletentzako eta  oinezkoentzako  espazioak eta elkarbanatzen diren bideak kontuan izanik.

Esleitutako enpresa, kontratazio prozesuaren ondorioz, BYCO, SA INBISA CONSTRUCCION izan da, 14.767,40 € ko kopuruarekin. Lanak datozen asteotan hasiko dira.