Albisteak

 

 
 
Udaleko Gizarte Zerbitzuek herritarren arteko gatazketan bitartekaritza egiteko zerbitzu bat eramango dute aurrera, Hezkuntza eta Gizarte batzordearen laguntzarekin, Etxebarriko Elkarbizitza Planaren esparruan.

Bitartekaritzaren sistema gatazkak konpontzeko bide bat da, elkarrizketan oinarritutakoa. Helburua da inplikatutako pertsonek akordioak adostea, alde guztientzako onurak bilatuz.  Prozesu horretan bitartekaritzan adituak diren langileek emango dute laguntza, planteatzen diren gatazkak konpontzeko.

Zerbitzu hau oinarrizko 5 printzipiok eusten dute: boluntariotasuna, malgutasuna, konfidentzialtasuna, neutraltasuna eta lege- markoarekiko errespetua. Herritar guztientzako izango da eta mota honetako gatazkak konpontzera bideratuta egongo da:
 
• Auzokideen arteko gatazkak: Zaratak, elementu komunak, animaliak, usainak, harreman txarrak…
• Eremu publikoaren erabileraren ondoriozko gatazkak: eremuen erabilera, eremuen kudeaketa...
• Familia arteko gatazkak, haustura kasuak ez direnak.

Gizagune Fundazioari esleitu zaio zerbitzua eta harremanetan jarri da dagoeneko udal sailekin, auzokideen erkidegoen administrariekin eta gizarte erakundeekin, zerbitzuaren berri emateko.

Zuzeneko arreta emateko ordutegia asteazkenetan 10:00etatik 14:00etara Udaletxeko lehenengo solairuan.

GARRANTZITSUA:
Beharrezkoa da hitzordua eskatzea baliabide hauen bitartez:
603 409 275 (astelehenetik ostiralera) 
E-posta: bitartekaritza@etxebarri.eus