Albisteak

 

Abenduan udalerriko argiteria publiko osoa LED teknologiara aldatzeko prozesuari ekin zitzaion. Helburu nagusia zera da: energetikoki eraginkorra eta iraunkorra den argiteria sistema publiko bat izatea.

Orain arte, San Antonio eta Kukullaga auzoetako bide nagusietako argiak eta San Esteban eremuko arkupeetako asko aldatu dira, eta Legizamon  Industrialdean eta San Esteban auzoko kale batzuetan ere hasi dira.

Proiektu hau Etxebarriko Berrikuntza planaren barruan dago. Argiteria publikoaren energia eraginkortasunari buruzko araudia dauka oinarri. Horren arabera, udalerrietan aldaketak egin behar ditugu ingurumena babeste aldera, esparru batzuetan. Argiaren gaia horietako bat da, eta Estatuko eta Europako arautegi batek arautzen du. Horrek metodologia, argi motak eta gehienezko argiak  zeintzuk izan behar diren zehazten du, kale motaren arabera.

Araudi horrek ondoren azalduko ditugun aspektu batzuk dauzka oinarri:

  • Araudiaren arabera, kaleak, espaloiak, bideak eta abar soilik argiztatu behar dira. Ezin da jenderik ibiltzen ez den lekurik argiztatu. Horren oinarria da, orokorrean, gure herri eta hirietan gehiegizko argiztapena dagoela.
  • Derrigorrezkoa da. Lehenago edo beranduago energia aurrezteko estrategiei ekin behar diegu, iraunkortasunaren mesedetan. Etxebarriren kasuan, Tokiko Agenda 21en barruan eta Berrikuntza Planaren esparruan hartutako konpromiso bat da.
  • Luminarien fokala. Led argiztapenaren angelua txikiagoa da tradizionala baino, fokalagoa eta ez hain sakabanatua.
  • rgiaren kolorea. Argi zuria eraginkorragoa da ikuspuntu kromatikoari dagokionez. Argi horiarekin ez dira koloreak bereizten. Argi zuria neutroa da.
  • Debekatuta daude argia gorantz ematen duten farolak, “bola” motakoak, ez bada dekoraziozko argiztapena, monumentu batena edo balizena.

Gainera, “sodio lurrun”argiek abantaila batzuk dituzte, hala nola negutegi-efektuko gasen eta CO2 isurketen murrizketa, 5.300 zuhaitz landatzearen baliokidea; argi-kutsaduraren murrizketa eta aurrezpen energetikoa eta ekonomikoa, beste batzuen artean.

Proiektu honen bidez, Etxebarriko udalerria ingurumen arloko konpromisoetarantz doa eta behin argi guztiak aldatuta, oinezkoentzako 13 pasabide indartuko dira, presentzia antzemateko sistema batekin. Era berean, puntu beltzak deiturikoak argiztatuko dira.

Behin herri osoko argi-guneak aldatuta eta hobekuntzak eginda (puntu beltzak, oinezkoentzako bideak...), araudia betetzen den berrikusiko da eta betetzen ez den lekuetan argiztapena indartuko da.
Jasotako kexak ere kontuan hartuko dira eta egoera jakinak aztertuko dira, hobetze aldera.

 LIBURUXKA INFORMATIBOA (pdf, 420 Kb)

Kexa eta iradokizunak bidaltzeko, Etxebarriko auzokideeek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo daitezke, 94 426 7000 telefonora edo e-postaz:  haz@etxebarri.eus.