Albisteak

 

Bere egunean jakinarazi genuen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio Sailak udalerri barrutik zebilen Bizkaibus zerbitzua kendu du. Autobus linea horiek kentzearekin batera, sailak berak zerbitzu hori estaltzen zuten markesinak ere kendu ditu.

Bizkaibus zerbitzuak erabiltzeaz gain, beste autobus zerbitzu batzuek ere erabili izan dituzte beti geltoki horiek, hala nola ikastetxeetakoek eta udalerriko taldeek antolatu izan dituzten bidaietara joateko autobusek.

Eremu horiek hobeto aprobetxatzeko asmoz, Udalak geltokien erabilera aldatu du, bai aparkatzea, baita autobusen erabilera errazteko:

-Sabino Arana geltokia (Udaletxea): EZIN DA aparkatu astelehenetik ostiralera 7:30etik 10:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Aparkaleku horiek TAO motakoak dira.
-San Antonio etorbideko autobus geltokia (beheranzko norantza): EZIN DA aparkatu astelehenetik ostiralera 7:30etik 10:00etara eta 16:30etik 18:00etara.
-San Antonio etorbideko autobus geltokia (goranzko norantza): Geltoki hori aparkaleku bihurtu da, osorik.

Bestalde, Udalak markesina bat instalatu du San Antonio etorbideko autobus geltokian (beheranzko norantza), ez baitago beste aterperik. Sabino Aranako geltokiari dagokionez (Udaletxea), Egetiaga Uribarri kalea definitzeko parte-hartze prozesuan zehaztuko da ea leku horretan edo justu arkupeen eremuan jarriko den autobus geltokia.

Aldaketa horiek baliatuta, Udalerako erreserbatutako eremuan (antzinako “Mikelen” atzeko aldean) arazorik gabe aparkatu ahal izango da larunbat, igande eta jaiegunetan (ohiz kanpoko erreserbak egiten direnean izan ezik).