Albisteak

 

Metacal lursaila urbanizatzeko urratsen baitan, Etxebarribus geltokia Metacal kaletik  mugitzea erabaki da.

Aldaketa hau gaur egun sortzen den arriskua saihesteko egingo da, izan ere geltokia kokatzen den bidegurutzea, Uribarribarri eta Metacal kaleen bidegurutzeak trafikoa oztopatzen du eta arrisku-gune bihurtu baita.

Aldaketa honek geltokia 20 metro mugitzea ekarriko du eta datozen egunotan burutuko da, aipatutako bidegurutzeko trafikoa  arindu egingo da eta ondorioz, markesina lekuz aldatu egin beharko da.