Albisteak

 

2017 urtea urte emankorra izan zen HAZ arentzat. Zenbakiek argi adierazten dute HAZak udalaren arretan duen pisuaz. Hau honela, %67 (12.618 arreta artatuak) Zerbitzuan bertan burutu izan dira presentzialki. Telefono bidezko arretak %27 suposatu zuen 5.177 deirekin eta tramitazio telematikoak %6 suposatu zuen 1.054 komunikaziorekin ( bai tramite elektronikoak  bai helbide elektroniko bidezkoak).

Biztanleen erroldak %38ko lana suposatu zuen , guztira 4.732 arretarekin,  altak, bajak eta aldaketak edota espediente aldaketak kontuan hartuta , guztira 10.000 eman ziren. Telefono bidezko arretan informazio orokorreko kontsultak nabarmendu behar dira,(1.142 dei) , kontuan izanik Zerbitzu Ekonomikoek edo Bulego Teknikok  guztira bakoitzak 800 dei jaso zituela . Arreta telematikoari dagokionez, obrei eta zerbitzuei lotutako kontuei dagokionean , bien artean 500 komunikaziotik gora egin dira.
 
Nabarmendu behar da arretak guztira 76 direla batazbeste, hauetatik 51 presentzialki artatu ziren. Hilabeteka, nabarmendu behar da urtarrila, otsaila eta martxoa bolumen handikoak izan zirela ( bataz beste egunean 100 arreta) eta martxoan bereziki lan-karga handiagoa izan zen (2.358 arreta); aldiz, abuztua izan zen hilabeterik “lasaiena” batazbeste 50 arretarekin.

Zerbitzuan eman den arretaren egunez eguneko jarraipen zehatzari esker, lan bolumena hobeto ulertzen laguntzen dute eta zein garaitan jaso diren jakitea  ahalbidetu du , modu honetan, kronologikoki antola daitezke bai lanak ,bai kanpainak bai zerbitzuak eta egoki kudeatzen laguntzen du.

Datu hauek Udalaren Sailen  artean eta HAZaren arteko koordinazioaren emaitza ere badira,izan ere, honek guztiak  biztanleek  udal-kudeaketak azkarrago egitea baitakar.

 2017 Arreta-datuak (grafikoak) (pdf, 110 Kb)