Albisteak

 

NORTZUK GARA
“GU GARA ETXEBARRIKO YOUTUBERS” proiektua berrikuntza inklusibora zuzendurik dago eta Etxebarrin aurrera eramaten ari den proiektu parte-hartzaile zabalago baten parte da. Proiektu honetan EHUko 10 ikertzailek parte hartzen dugu.

Ikerketa honen helburu nagusia komunitateko pertsona guztien inklusioa hobetzea da, batez ere, egoera zurgarrian dauden haurren eta beraien familien kasuan. Horretarako erakundeen babesa izango duten proiektu original ezberdinak jarriko dira abian, zeinetan hiritarrek parte hartuko duten.
 
“GU GARA ETXEBARRIKO YOUTUBERS” proiektua aurrera eramango den lehenengoa da. Batzorde Giza hezitzailearen eta Etxebarriko Udalaren babesa du eta anitza den lan talde batek diseinatu du. Talde honetan 12 urtez azpiko haurrek parte hartzen dute ikerketa taldeko kide batzuekin batera, baita elkarte eta erakunde ezberdinetako ordezkariek ere. Azken hauetako batzuk batzordean zuzenean parte hartu dute eta beste batzuekin harremanak izan ditugu:  Kukullaga, Tarrasta, Talka, Jubilatuen egoitzak, Euskaltegia.

NOLA SORTU ZEN IDEIA
Proiektu hau eta Etxebarriko gazteekin ikerketa taldeko beste kide batzuk aurrera eramaten ari direna, 2017ko ekainaren 20an egindako bileran sortu ziren. Bilera horretan, 2017ko maiatzaren 14an, GU GARA proiektuaren aurkezpen komunitariora joandako hainbat pertsonek parte hartu zuten.

GU GARA proiektua memoria galdu ez zedin sortu zen eta pertsona helduek lehenagoko bizimodua nolako zen azaltzen zuten eta, bide batez, elkarlanaren ondorioz Etxebarriko bizitza kalitatea nola hobetu zen ere adierazten dute. Proiektu berri hauek eta honek konkretuki, Gu GARA proiektuari jarraipena eman nahi dio, ideia berriak plazaratuz eta pertsona gazteen parte hartzea sustatuz.

ZER LORTU NAHI DUGU
1. Adin, jatorri, belaunaldi eta egoera sozial ezberdinetako jendearen esperientziak jasotzea

2. Etxebarri inklusiboagoa irudikatzeko proposamenak egitea, denok lekuren bat izateko, gustura sentiarazteko eta jende ezberdinekin harremantzeko

3. Etxebarriko herriak elkarrekin lan egiteko dituen ahalmenak erakustea

Hau da….ETXEBARRI HOBEAGOA EGITEA!!!

ZER EGIN NAHI DUGU
Modu berri batean elkarrekin lanean hasteko, gaztetxoek parte hartzen duten talde honek Etxebarriko biztanle guztiak gonbidatzen ditu hiru erronka ezberdinetan parte hartzera, maiatzean zehar egingo direnak hiru astetan zehar.

Kolaboratu eta parte hartu ahal izateko erronka bakoitzean eskatzen dena egin beharko da, argazkia edo selfie bat atera edo bideoa grabatu eta bidali egin beharko da prozeduran zehazten diren bideak erabiliz.

Gure nahia ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea da eta adin, auzo, jatorri…ezberdinetakoak izan daitezela.

ZEINTZUK DIRA ERRONKAK
1. ERRONKA
Pertsona ezberdinen artean MEZU BAT SORTU beharko da, bakoitzak mezuaren zati bat adierazten duen paper bat eskutan duelarik. Mezuak honako hauek izan daitezke: Gu gara Etxebarri/Somos Etxebarri, Etxebarri irribarre/Sonríe Etxebarri, Guztiok bat Etxebarri/Todos a una en Etxebarri, Etxebarri bihotzean/Etxebarri en el corazón.

Eta mezua sortzen denean, ARGAZKI BAT ATERAKO DUTE, zeinetan parte hartu duten pertsonak eta sortu duten mezua agertuko diren.
Datak: apirilak 30-maiatzak 6

2. ERRONKA
Azken urte hauetan Etxebarrin ASKO ALDATU DIREN ETA ESANGURATSUAK DIREN LEKUETARA JOAN. Erronka hau aurrera eramateko belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkartu behar dira eta honako galdera honi erantzun beharko diote:  zer esan nahi du leku honek zuretzat?

Leku horretara joandakoan, BIDEOZ GRABATUKO DA bakoitzak esaten duena.
Leku posibleak honako hauek izan daitezke: Kukullaga, Talka, Bandas, Miradorea, Kiroldegia, IES…
Datak: maiatzak 7- maiatzak 13

3. ERRONKA
Etxebarriko leku ezberdinetan jarriko diren paneletako batean MEZU BAT IDATZI gai honen inguruan: NOLA LORTU ETORKIZUN HOBEAGOA ETXEBARRIN, NON PERTSONA GUZTIAK GUSTURA SENTITUKO DIREN.

Behin mezua idatzita, parte hartuko duten pertsonek SELFIE BAT ATERAKO dute mezuaren ondoan.

Honako leku hauetan egongo dira panelak jarrita: Kukullaga, Tarrasta, Talka, jubilatuen egoitzetan, Udaletxea, Euskaltegia, EPA zentroa. Beste lekuren batean ere jarri daitezke panelak. Horrela bada, bere momentuan informatuko dugu.

Datak: maiatzak 14-maiatzak 20

NOLA PARTE HARTU DAITEKE
Erronka hauetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea, irudien erabilera baimenduz proiektu honetarako espresuki ireki diren sare sozialetako kanal eta profiletan. Izena emateko bi bide edo modu daude:

A) Behean agertzen den izen-emate eta baimen fitxa bete behar da, argazki edo bideoak bidali aurretik. Fitxa bete ondoren, honako leku hauetan entregatu beharko da, apirilaren 18 eta maiatzaren 20 artean, dagokien ordutegian: Kukullaga LHLI, Talka, Tarrasta eta CIME. Zentro hauetan izen-emate eta baimen fitxa gehiago aurkituko dituzue, baita Euskaltegian eta Jubilatuen egoitzetan ere.

B) Honako lotura honetan fitxa bete: https://goo.gl/forms/noHENPkLaDOTvZJf2

Behin erronka eginda, argazkia edo bideoa honako telefono honetara bidaliko da whatsapp bidez: 688675974. Mezuan izenburu bat eta parte hartzaileen izen-abizenak ere zehaztuko dira.

Animatu parte hartzera!